“Gazteak, bizikidetza, etorkizuna” taldeko partaidearen testigantza

Ainhoa Azkarate

Emakume, gazte eta gizpukoarra izanik, azken bi urteotan “Gazteak, bizikidetza, etorkizuna” proiektuko gazte taldeko kide izan naiz. Eusko Jaurlaritzak sustatutako proiektu hau Bizikidetzarako, Giza Eskubideetarako eta Aniztasunerako 2021-2024 Planaren barruan kokatzen da. Hamasei gazteko askotariko taldea osatu da proiektuaren baitan.

Lerro hauetan adierazi nahi dut zer izan den niretzat talde honen parte izateak, hasieratik aukera gisa bizi izan nuena. Amankomunean zerbait nuen nire inguruko gazteekin harremanetan jartzeko haria zen niretzat; nire bizitzan, ikasketetan eta orain nire lanean nagusi izan den horrekiko interesa konpartitzeko aukera. Bizi garen gizartea nola heredatzen eta berrsortzen dugun eta bertan nola erlazionatzen garen aztertzeko aukera.

Talde honek elkargune bat ere sortu du, ikasteko gune bat. Bakoitzak bere tokitik parte hartu du, bere prisma aplikatuz. Gure bizipenak elkarrekin jartzean, nire ikaskideek begirada berri batera hurbildu naute. Haien kezkak entzuteko eta nireak partekatzeko aukera izan dut, eta, horrela, hilabetetan zehar, egungo gazteriak, gizarte gisa, hurrengo urteetan izango dituen erronkak identifikatu ditugu.

Pertsonalki, prozesu suspergarria ere izan da jakitea asko garela bizikidetzaren eta gure inguruan ikusten ditugun jokabideen eta errealitateen inguruan antzeko galderak ditugun pertsonak. Izan ere, gure iragan kolektiboko zenbait gauza, askotan, giltzapean daudela sentitzen dugu, eta ezagutu egin behar ditugu; badira gazteriak bizi dituen gauzak, partekatu behar ditugunak; eta ikusteko gai ez garen beste gai asko daude, eta horregatik, entzun egin behar dugu.

Azken finean, prozesu honek erakutsi digu Euskadiko gazteak ezagutzeko, entzuteko eta partekatzeko prest daudela, biharko gizartearen beharretara egokitzen den elkarbizitza eraikitzeko. Eta are garrantzitsuagoa, erreleboa hartzeko gogoa duen gazteria da, bizitza publikoan duen zeregina aldarrikatzen duen gazteria aktiboa, nork bere lekutik eta baldintzetatik.

BIZIKIDE(hi)TZAK: Elkarbizitzarakohitzak dokumentalean jasota daude prozesu honetan zehar jasotzen ditugun gogoeta eta ondorio batzuk:

Scroll to Top