Bazatoz Izeba Proiektura? Boluntario berriak behar ditugu!

Hainbat arrazoi direla medio jatorrizko familiengandik bereiztuta bizi diren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean dauden adingabeen izeba/osaba bezala aritzen diren familien edo pertsonen sarea da Izeba Proiektua.

Izeba Proiektuari buruzko datozen hitzaldiak, zatoz ezagutzera!

Boluntario gisa parte hartu nahi duzu?

  • Familia edo pertsona boluntarioen eginkizunak: afektibitatea eta gizarte harremanak eskaintzea, aldian aldiko topaketen, telefono deien edo boluntarioak duen denboraren arabera laguntzeko modu desberdinen bidez.
  • Nor izan daiteke boluntario? Adin nagusikoak, seme-alabekin edo seme-alabarik gabe, beren aisialdiaren zati bat egoera zaurgarrian dagoen adingabe batekin partekatu nahi badute.
  • Nork laguntzen dio familiari edo boluntarioari? Baketik-ek, sustatzaile den aldetik mentoretza proiektu honen etengabeko laguntza eskaintzen die familiei edo boluntarioei, zalantzak argitzeko eta tutoretzapeko adingabearekin dituzten mentoria-harremanetan aholku emateko.

    Lege Oharra eta Pribatutasun Politika irakurri eta onartzen ditut

    Scroll to Top