Ekintza soziala eta mentoretza

Gizarte inklusiboagoa eraikitzeko proiektuak garatzen ditugu. Mentoretza soziala erabiltzen dugu egoera ahulean dauden kolektiboekin gizartean esku hartzeko tresna gisa, gizarte-kohesioan sakontzeko eta desberdintasunak ezabatzeko.

Izeba Proiektua

izeba-proiektua.png

Izeba Proiektua mentoretza sozialeko programa bat da, tutoretzapeko adingabeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin euren osaba-izeba gisa aritzea onartzen duten familia edo pertsonen sareak osatua. Familia eta erreferentziazko eta laguntzazko mentore horiek betetzen duten funtzioa ilobarengandik hurbil bizi den izeba-osaba baten funtzioa da; adibidez, ikasketak direla eta, gurasoengandik urrun bizitzea tokatzen zaionean. 

Ekimen hau 2009an jarri zen martxan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zainketetako eta Gizarte Politiketako departamentua eta Baketik Fundazioak sinatutako hitzarmen baten bidez garatzen da.

Izeba Proiektua Mentoretza Sozialeko Koordinakundearen printzipio eta balioen arabera garatzen da eta 2022an erakunde horrek emandako Kalitate Mentoriaren Zigilua dauka.

Boluntario gisa parte hartu nahi duzu?

  • Familia edo pertsona boluntarioen eginkizunak: afektibitatea eta gizarte harremanak eskaintzea, aldian aldiko topaketen, telefono deien edo boluntarioak duen denboraren arabera laguntzeko modu desberdinen bidez.
  • Nor izan daiteke boluntario? Adin nagusikoak, seme-alabekin edo seme-alabarik gabe, beren aisialdiaren zati bat egoera zaurgarrian dagoen adingabe batekin partekatu nahi badute.
  • Nork laguntzen dio familiari edo boluntarioari? Baketik-ek, Izeba Proiektuaren sustatzaile den aldetik, etengabeko laguntza eskaintzen die familiei edo boluntarioei, zalantzak argitzeko eta tutoretzapeko adingabearekin dituzten mentoria-harremanetan aholku emateko.

Home Start Gipuzkoa

Familiak eskuz esku

HSG-logo.jpeg

Zer da Home-Start Gipuzkoa?

Home-Start Gipuzkoa programaren helburua, boluntarioen laguntza informalaren eta ez-profesionalaren bidez, haien haurrak hazteko zailtasunen bat izaten ari diren gurasoek seme-alabak zaintzeko, hezteko eta haiekin harremanak izateko baldintza hobeetan sentitzea da, haurren eta familia-talde osoaren ongizatea bultzatuz horrela. Programaren protagonistak familiei laguntzen parte hartzen duten boluntarioak eta familiak berak dira. Programak bi aldeei laguntzen die aholkularitza talde profesional baten bidez. Talde horrek konfidentzialtasuna, aukera-berdintasuna eta parte hartzen dutenen babesa zainduko ditu.

Programaren helburuak

  • Familiei babesa, harreman pertsonala eta laguntza praktikoa eskaintzea, beren guraso-roletan eta familia-antolaketan (autonomiaren alde lan eginez).
  • Komunikazioan eta malgutasunean oinarritutako laguntza-harremana garatzea, familia bakoitzaren behar espezifikoen arabera.
  • Gurasoak animatzea, laguntzea eta sostengua ematea komunitateko gizartesareetan integratzeko, komunitatean parte-hartze eraginkorra eta inguruko baliabideekiko (sozialak, hezkuntzakoak, sanitarioak, kulturalak, aisialdikoak, etab.) lotura sustatuz, gizarte-bazterkeriari aurre egiteko.

Boluntariotzaren onurak Home-Start familientzat

Proiektuak hainbat onura ekar ditzake parte hartzen duten familientzat. Onura hauek nazioartean egindako hainbat ikerketek berretsi dituzte eta horrek bereziki baliotsua egiten du orain Gipuzkoan abian jartzen ari garen Home-Start programa (1973an Erresuma Batuan sortua). Onura horien artean hauek aurkitu ditzazkegu:

  • Familia-isolamendua murriztea eta sareak handitzea.
  • Guraso eta seme-alaben arteko harremanak sendotzea.
  • Gurasoen eta seme-alaben osasun fisikoa eta ongizate emozionala hobetzea.
  • Gurasoei bizi-fase honetako pozak estimatzen laguntzea eta hazteko trebetasunak hobetzea.
  • Etxeko giroa hobetzea.
  • Partaidetza eta komunitate-bizitzarako sarbidea hobetzea, familiarentzat baliagarriak diren gizarte-zerbitzuak barne.

943251005 / 688644354 · infoHSG@baketik.org · k.soares@baketik.org​

Iloba Proiektua

Iloba Proiektuak jarraipena eman nahi dio Izeba Proiektuaren filosofiari. 18 urte betetzen dituzten eta tutelatu ohi bihurtzen diren gazteei eta haien familia boluntarioei zuzenduta dago.

Proiektuaren helburu orokorra elkartasun- eta konpromiso-kontzientzia duen gizarte bat sortzea da, gazte tutelatu ohiak erabat gara daitezen. Ildo orokor horrekin batera, berariazko helburu hauek ezarri dira:

  • Adinez nagusi diren gazte tutelatu ohientzako emantzipazio eta autonomia pertsonaleko prozesuak sustatzea.
  • Tutoretzapean egondako gazteekin mentoretza sozialeko prozesuetan dauden familien eta boluntarioen beharrei egokitutako laguntza profesionala ematea.
  • Kolektibo horrekiko aurreiritzi eta etiketa kolektiboetan oinarritutako irudi estereotipatuak hausten dituzten sentsibilizazio-ekimenak sustatzea, gizarte-kohesioa bultzatzeko.
Scroll to Top