Aurkezpena

Baketik gizarte zibilaren erakunde bat da, eraldaketa soziala bilatu nahian eta aldaketarako konpromisotik abiatuta gatazken konponbidea bilatzen duena, betiere giza eskubideetan oinarriturik.

Bere ekintzaren oinarri dira prozesu-ikuspegia, parte-hartze eraldatzailea eta konpromiso pertsonala zein kolektiboa. Eraldaketarako artea da bere jardueraren ezaugarri adierazgarrienetako bat.

Bere izenak bi kontzeptu lotzen ditu: bakea eta etika. Izan ere, Baketik 2006an sortu zen etika ardatz hartuta gatazken azterketa eta lanketa sustatzeko helburuarekin.  Bere bilakaeran ikuspegi berriak sartuz joan da, giza duintasuna eta hortik jariatzen den guztia oinarri gisa mantenduz beti, giza eskubideak barne.

Erakunde independentea da, ez dago instituzio publiko edo pribatuei organikoki lotua, eta bere lanaren eta diru-laguntzen bidez finantzatzen da.

Xedea

Baketik gizarte zibilaren erakunde bat da, eraldaketa soziala bilatu nahian eta aldaketarako konpromisotik abiatuta gatazken konponbidea bilatzen duena, betiere giza eskubideetan oinarriturik.

Zertan sinisten dugu?

  • Gizarte inklusioan, askotariko errealitateak dituzten pertsonen artean ezagutza eta aintzatespena bultzatzen duten elkartasun-prozesu komunitarioen bidez.
  • Egia, justizia eta erreparazioan, gizarte batek aurre egindako gatazka guztien ondoren.
  • Memoria eraikitzean, hausturen ondoren elkarbizitza sozialerako funtsezko elementu gisa.
  • Pertsonen eta taldeen parte-hartze aktibo eta eraldatzailean, emakumeak, eskubide-urraketen biktimak edo desberdintasun-egoeran dauden pertsonak barne.
  • Elkarrekin bizitzeko eta gizarte bidezkoagoa eraikitzeko gizarte zibilaren gaitasun sozialean.
  • Prozesuen bidelaguntzan, eraikuntza sozialerako modu gisa.

Lantaldea

Gatazken eta gizarte-ekintzaren eremuan egiten dugun funtsezko lanaren alde egiten duten bazkideek osatzen dute Baketik. Patronatuan du ordezkaritza, zeinak lantalde profesionalak egindako lanaren jarraipena ere egiten duen.

Bere lantaldea hainbat diziplinatako profesionalek osatzen dute. Prozesuak errazteko eta giza eskubideak defendatzeko prestatuta dagoen taldea da.

ZUZENDARITZAMaider Marañam.marana@baketik.org Bakea eta bizikidetzaAintzane Gamiza.gamiz@baketik.orgMaialen Lizarraldem.lizarralde@baketik.org Gizarte-ekintza eta mentoretzaKristina Soaresk.soares@baketik.orgMaite Aseginolazam.aseginolaza@baketik.org Eraldaketarako arteaElena Arambarrie.arambarri@baketik.org GerentziaAnder Lizasoa.lizaso@baketik.org

Gardentasuna

Baketik-ek bere kontuak aurkezten dizkio urtero EAEko Fundazioen Babesletzari.

Irabazi asmorik gabeko gizarte-erakunde gisa, gure diru-sarrera guztiak abian diren proiektuen gastuak eta taldearen lana ordaintzeko erabiltzen dira

Aurrekontuaren banaketa esparruka:

Bakea eta bizikidetza 32% Gizarte-ekintza eta mentoretza 27% Eraldaketarako artea 17% Formakuntza prozesuak13% Bitartekaritza eta erraztea3% Ezagutza sortzea6% Orokorrak/ bestelakoak2%

Izan bazkide edo lagundu

Baketik-ek laguntza ekonomikoak behar ditu inolako diru-sarrerarik jasotzen ez duten baina gizartearentzat garrantzitsuak diren proiektuetarako.

Bazkide gisa Baketik-i diruz laguntzea aukera dezakezu, oso kuota murriztuetatik hasita eta zuk nahi duzun zenbatekoraino.

Historia

Baketik 2006ko urriaren 14an sortu zen erakunde gisa Arantzazun (Oñati). Haren sustatzaileak Elkarriko esperientzia bakezaletik zetozen, elkarrizketa eta akordioaren aldeko mugimendu soziala izan zena. Arantzazuko santutegiko frantziskotarren bultzada ere izan zuen proiektuak sortzeko orduan. Bultzada horren baitan zehaztuta geratu zen zentroa erakunde autonomo, laiko, akonfesional eta funtzionamendu plural eta irekikoa izango zela.

Hasiera-hasieratik, Baketik gatazken lanketa etikorako zentro gisa sortu zen, bere izenean ageri diren bi kontzepturen bateratzean oinarritua: bakea eta etika.

Lehen etapa horren ondoren, 2012az geroztik, Baketik-ek Tolosara eraman zuen bere egoitza, erakunde sozial independente bihurtu zen eta bere egitekoa birdefinitu zuen “Dinamo” dokumentuaren bidez. 30.000 mila pertsona baino gehiagorengana iritsi ziren formakuntza-prozesuak bultzatu zituen, eta hainbat ekimen sustatu ziren, hala nola Bizizikasi pedagogia, Pertsona izaten hezi oinarri teorikoa edo Bihotzetik tresna pedagogikoa, Latinoamerikako eta Afrikako herrialdeetan ere garatutako proposamenekin batera.

Azken hamarkadan (2013-2023), Baketik-en misioa eboluzionatuz joan da haren parte izan diren pertsonen jakintzekin, gaur egun egituratzen diren hiru gai-multzo handiak osatu arte.

Erakunde hau eraikitzen lagundu duten guztiei, gure esker onena.

Baketik komunikabideetan

Kolaboratzaileak

Sare hauetan hartzen dugu aktiboki parte:

Lankidetzan aritzen gara erakunde hauekin:

andoain_logo
BEASAIN-armarria-04
lasrte_oria
logo legazpi
urretxu
elgoibar-udala-2018
soraluze
urnieta-Logo
akari-fisioterapia-descuento-ayuntamiento-vitoria
Scroll to Top