Ezagutza sortuz

GIDA DIDAKTIKOA: Bizikidetza baketsua eraikitzeko begiradak

Gida didaktiko hau «Memoria, ikuspegi feminista lokal-global batetik, bizikidetza baketsua eraikitzeko tresna gisa» proiektuaren baitan sortu da Mugen Gainetik eta Baketik-ekin arteko elkarlanetik. Gida hau irakasleek bakeari eta bizikidetzari buruzko arloan tresna gisa erabiltzeko proposatzen da. Ildo horretan, berritasun bat dakar, alegia, genero-ikuspegia barne hartzen duela eta bai toki-mailako bai mundu-mailako kasuak eta esperientziaekarpenak barne […]

GIDA DIDAKTIKOA: Bizikidetza baketsua eraikitzeko begiradak Read More »

Txosten berria: GGEE-ak astialdian landuz

Urriaren 17an Gasteizen ospatu ziren Eskubidez jardunaldietan aurkeztu zen “GGEE-ak astialdian landuz” txostena. Bakeola eta Baketik-ek elkarlanean eginiko lan honek, 2023an aurkeztutako eta giza eskubideen lanketa ikastetxeetan ikertzen zuen txostenari jarraipena ematen dio. Lan honen helburua hezkuntza ez-formalaren errealitatera hurbiltzea izan da, zehazki astialdiko talde eta zerbitzuetara, giza eskubideekin lotutako gaien inguruan horietan egiten den

Txosten berria: GGEE-ak astialdian landuz Read More »

Polarizazioaren amildegian

Elkarrizketa Baketik-eko Maialen Lizarralderi Administrazioa euskaraz aldizkarian Administrazioa euskaraz aldizkariaren 125. alean polarizazioaren inguruko erreportajea idatzi du Jon Gónzalez de Reparaz-ek. Baketik-eko Maialen Lizarralderen elkarrizketa dago bertan, beste adituen ekarpenen artean, eta gure blogera ekarri dugu. Zein da polarizazioaren mekanismoa?  Gizakiok joera dugu jendea «gu» (barnetaldea) eta «haiek» (kanpotaldea) gisa taldekatzeko. Arazoa dator tentsioa sortzen

Polarizazioaren amildegian Read More »

Emakume bakegileak: emakumeek bakea egiten dute

Ekainaren 3an Iruñan Emakume Bakegileak: emakumeek bakea egiten dute izeneko ikerketa aurkeztu zen, Nafarroako Gobernuko Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiak finantzatua eta Baketik-ek egina Borborkarekin lankidetzan. Nondik sortu da ikerketa hau? Emakumeek Nafarroan bakea eraikitzeko egiten duten lana du ardatz lanak. Argitalpenean ondo ikusten denez, emakumeen eta bakearen arteko lotura ez da emakumeen bakerako joera

Emakume bakegileak: emakumeek bakea egiten dute Read More »

Jardunaldia – Hirirako eskubidea eta kultu-askatasuna: aniztasun erlijiosoaren udal-kudeaketa

Joan zen abenduaren 14an egin zen Baketik-en laguntzarekin Gasteizko Udalak antolatu zuen jardunaldia. “Giza eskubideak XXI. mendeko hirian” izenburpean urtero antolatzen dira, eta honako hau 4. edizioa izan da. Helburua da bereizkeriaren aurkako borrokaren logika integraletik abiatuta, gizarte-talde desberdinen errealitatea ikusaraztea, eskubideetan oinarritutako azterketa eginez. Udalak bizikidetzaren eta aniztasunaren arloan egiten duen lanaren barruan kokatzen

Jardunaldia – Hirirako eskubidea eta kultu-askatasuna: aniztasun erlijiosoaren udal-kudeaketa Read More »

Kultura-ondarea eta giza eskubideak: komunitateak indartu gatazkak prebenitu edo ondorioak erreparatzeko

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoak joan zen abenduaren 1ean “Eskubide Kulturalei eta Ondare Kulturalaren Babesari buruzko Sesio arteko Jardunaldia” antolatu zuen Genevan. Bertan egon zen Maider Maraña, Baketik-eko zuzendaria, kultura-ondarean eta giza eskubideetan aditu gisa hitzaldia ematen. Jarraian, bere hitzaldia osorik argitaratzen dugu. 2. Saioa. Krisian dagoen kultura-ondarea eta kultura-ondarea babesten lan egiten

Kultura-ondarea eta giza eskubideak: komunitateak indartu gatazkak prebenitu edo ondorioak erreparatzeko Read More »

Mentoretza soziala eta 2030 Agenda: lokarriak estutzen

Baketik-ek lan berri bat argitaratu du Gizarte Mentoretzaren eta 2030 Agendaren arteko harremana ikusarazteko eta horren inguruko ezagutza, kontzientzia eta konpromiso handiagoa sortzeko. Maider Maraña Baketik-eko zuzendariak idatzi du Mentoretza soziala eta 2030 Agenda: lokarriak estutzen izenburua duen lan hau,eta Baketiken eta Espainiako Estatuko Mentoretza Sozialaren Koordinakundeko beste elkarte batzuen apustua jasotzen du zera defendatzeko: Mentoretza Sozialaren arloko ekintzak eta

Mentoretza soziala eta 2030 Agenda: lokarriak estutzen Read More »

75. Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrena: Giza eskubideak mahai gainean

Giza Eskubideen Adierazpenaren funtsetako bat da ez errepikatzea bi mundu-gerren izugarrikeria, hurrengo belaunaldientzat mundu hobea lortzea. Horregatik, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena dela eta, gazteek giza eskubideen inguruan dituzten beldur, galdera, itxaropen eta erreklamazioak ezagutu nahi izan ditugu. Horretarako, bost gazte elkartu ditugu mahai baten inguruan, elkarren adiskide diren bost emakume, gaiari buruz hitz egiteko gogotsu. Jarraian, elkarrizketa horretatik

75. Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrena: Giza eskubideak mahai gainean Read More »

Giza Eskubideak XXI. Mendeko Hirian: 4. jardunaldia

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak Baketik-en laguntzarekin aurten ere Giza Eskubideak XXI. mendeko hirian jardunaldiak antolatu ditu Baketik-en laguntzarekin. Abenduaren 14an izango da Goiuri Jauregian.     Laugarren edizio honek Hirirako eskubidea eta kultu-askatasuna: aniztasun erlijiosoaren udal-kudeaketa gaia jorratuko du. Bertan, laikotasuna eta aniztasun erlijiosoa hizpide izango ditugu, eta horiek gure hiriko bizitzetan nola eragin duten hausnartuko dugu, bai eta

Giza Eskubideak XXI. Mendeko Hirian: 4. jardunaldia Read More »

2030 AGENDA ETA GIZARTE-AHOLKULARITZA

Baketik-ek eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa-k oso positibotzat jo dugu joan den irailaren 12an Tolosan 2030 Agendaren eta Mentoretza Sozialaren inguruan egin zen topaketa, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako guztiei. Euskal Herriko 12 gizarte-erakunde bildu ginen ekitaldian, gaur egun lurraldean egiten diren mentoretza soziala lantzen dutenak. Proiektu hau hainbat eragilek 2030 Agenda bultzatu eta Euskal

2030 AGENDA ETA GIZARTE-AHOLKULARITZA Read More »

ESKUBIDEZ, GIZA ESKUBIDE ETA BAKE HEZKUNTZAREN ERAKUNDE-FOROAREN EKIMEN BERRIAK

Eskubidez Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Erakundeen Foroa da, Euskadiko 261 erakundek osatuta dago. 2007an eratu zenetik, bere helburu nagusia aniztasunean oinarrituta lan egitea da, bake kultura sendotzen eta giza eskubideak sustatzen laguntzeko. Gaur, irailak 21, Bakearen Nazioarteko Eguna, Eskubidezek, Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Erakundeen Foroak, bi ekimen garrantzitsuren berri eman nahi du: 1.

ESKUBIDEZ, GIZA ESKUBIDE ETA BAKE HEZKUNTZAREN ERAKUNDE-FOROAREN EKIMEN BERRIAK Read More »

13 GJH �?? Klimaren aldeko ekintza: zer zerikusi du klimak bakearekin?

Duela aste gutxi itxi zen Alderdien Konferentziaren edizio berria, COP siglez ezagutzen dena, beste urte batez klima-aldaketaren arloko nazioarteko borrokaren erritmoa markatuko zuena. Hala ere, COP 27 hau baikor izateko aukera emango diguten akordio esanguratsurik lortu ez den beste edizio bat izan da. Lanean jarraitu beharko dugu, klima-aldaketatik haratago klima-krisi baten aurrean gaudela agerian uzteko,

13 GJH �?? Klimaren aldeko ekintza: zer zerikusi du klimak bakearekin? Read More »

Scroll to Top