Mentoretza soziala eta 2030 Agenda: lokarriak estutzen

Baketik-ek lan berri bat argitaratu du Gizarte Mentoretzaren eta 2030 Agendaren arteko harremana ikusarazteko eta horren inguruko ezagutza, kontzientzia eta konpromiso handiagoa sortzeko. Maider Maraña Baketik-eko zuzendariak idatzi du Mentoretza soziala eta 2030 Agenda: lokarriak estutzen izenburua duen lan hau,eta Baketiken eta Espainiako Estatuko Mentoretza Sozialaren Koordinakundeko beste elkarte batzuen apustua jasotzen du zera defendatzeko: Mentoretza Sozialaren arloko ekintzak eta proiektuak lagungarri gertatzen ari direla Garapen Jasangarrirako Helburuak bete eta inplementatzeko. Bakoitzak bere rolari eutsiz, baina eragile guztien arteko batasunak bakarrik emango digu desberdintasun gutxiagoko mundu bat lortzeko bidean aurrera egiteko modua.

Hemen kontsultatu dezakezu argitalpena.

Ingesezko bertsioa hemen.

Scroll to Top