Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2001

Iraupena: 132 min.

Zuzendaritza: Jessie Nelson

Aktoreak:

Sean Penn, Michelle Pfeiffer, Dianne Wiest, Dakota Fanning, Richard Schiff, Doug Hutchison, Loretta Devine, Laura Dern.

Produkzioa: Bedfor Falls company / Red Fihs, Blue Fish Films

Yo soy Sam

Izenburu originala: I am Sam

Sam Dawson, desgaitasun psikikoa duen lagunak bere alaba txikiaren zaintza mantentzeko borroka egin beharko du, Estatuaren ustez bere hezkuntzaz arduratzeko gai ez delako. Bere defentsaz izen handiko abokatu bat arduratuko da.  Emakume honen hasierako interesik eza eta hoztasuna aldatu egingo da Sam ezagutu eta aita bezala dituen eskubideak defendatzeko erabaki sendoa egiaztatu ondoren.

Gaiak
Desgaitasuna, desberdintasuna eta maitasuna

Desgaitasuna. Pelikulak geure bizitzen zenbait arloetan pertsona guztiek ditugun gaitasunei eta desgaitasunei buruz gogoeta egitea ahalbidetzen digu.
Desberdintasuna. Pelikulan zehar “desberdinak” bezala hartzen diren pertsonak agertzen zaizkigu, eta bere inguruko pertsonak horiekin harremanetan nola jartzen diren modu desberdinak ikus ditzakegu.
Maitasuna. Pelikulan gurasoek euren seme-alabekin dituzten harremanak eta beren arteko maitasun eta ezinikusi sentimenduak ikusi ahal izango ditugu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Desgaitasunari buruz: Zer da desgaitasun bat? Nola jartzen gara harremanetan pertsona desgaitu batekin? Ber egaitasunak ikusten badakigu?
· Desberdintasunari buruz: Zergatik esaten dugu pertsona batzuk “desberdinak” direla? Pertsona berdinak al daude?
· Maitasunari buruz: Pertsona guztiek dugun ahalmena al da? Nola neurtzen da?

…pelikula ikusi ondoren

· Zertan datza Samen desgaitasuna? Eta zein dira bere gaitasunak? Nola bizi du Lucik bere aita “desberdina” izatea? Nola erlazionatzen da jendea Samekin? Nola ikusten dute?
· Ritak Sami esaten dio: “Minusbaliatu, desgaitua, atzeratua… ez dakit nola deitu”. Eta Samek erantzuten dio: “Sam, Sam dei nazakezu”. Ze eragin dauka Ritak Samen bizitzan?  
· Nolakoa da gurasoen eta seme-alaben arteko harremana pelikulan? Sam aita ona al da? Sam gai al da bere alaba maitatzeko? Eta honetaz arduratzeko?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top