Sinopsia
Willow Ufgood (Warwick Davis) gazteak abandonatutako haur jaioberri bat aurkitzen duenean, bat batean magia eta arriskuz betetako abentura batean murgiltzen da. Profezia zahar baten arabera, haurraren patua Bavmorda (Jean Marsh) sorgin Erregina gaiztoaren erregealdiarekin bukatzea da. Haurra babesteko eta salbatzeko ibilbidean Macmartigan-ekin (Val Kilmer), ezerekin konprometitzen ez den borrokalariarekin aurkitzen da.
Gaia
Erantzukina, etika eta adiskidetasuna
Erantzukina. Istorioak norberaren bizitza bizitzeak eta besteekiko harremanak dakarren ardura onartzea inplikatzen duen prozesua kontatzen du.
Etika. Jarrera etikoak eskatzen duen adimena, balorea eta konpromisoa kontatzen da eta pronostiko guztien aurka gizakiaren onenak egoera zailenetan ere parte hartzen duela.
Adiskidetasuna. Adiskidetasun harreman bat erakusten da laguntza eta hazteko eta norberaren hautaketak baino haratago ikusteko aukera bezala.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Erantzukizunari buruz: Gure bizitzaren erantzukizuna hartzen al dugu guregain?
· Konpromisoari buruz: Behar eta sufrimendu errealitateren batekin konpromisoa hartzen al dugu?
· Baloreari buruz: Balorea bateragarria al da beldurrarekin?
…pelikula ikusi ondoren
· Nola da Madmartigan istorioaren hasieran? Zerk bereizten du?
· Zein aldaketa gertatzen da historian zehar Madmartigan-engan eta zerk ahalbidetzen du aldaketa hori?
· Aukera etiko bat defenditzeagatik bizitza korapilatzeko ardura onartzen al dugu?
Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu