Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2010

Iraupena: 103 min.

Zuzendaritza: Lee Unkrich

Aktoreak:

Animación

Produkzioa: Pixar Animation Studios

Toy story 3

Izenburu originala: Toy story 3

Andyk Unibertsitatera joateko prestazten ari da eta Woody cowboya, Buzz astronauta eta Andyren jostailu gogokoenak kezkatuak daude ziurtasunik gabeko bere etorkizunarekin. Gaiki-ulertu bategatik Sunnysideko haurtzaindegian amaitzen dutenean, jostailu berri piloa ezagutzen dute eta berehala abentura zoro batean nahastuak ikusiko dituzten beren buruak.

Gaiak
Heldutasuna, adiskidetasuna eta familia

Heldutasuna. Haurtzarotik heldutasunerakp trantsizioa erakusten digu istorioak, Protagonistaren erabakiak helduaren nortasun propioa eraikitzeko urratsak izango dira.
Adiskidetasuna. Pelikulak benetazko adiskidetasunaren indarra azpimarratzen du, zalantza-egoeretan sakonenetik bestearen onura noprberarenaren aurretik jartzera bultzatzen gaituena.
Familia. Elkartzen dituen odol-loturarik gabe, pelikularen protagonistek zoritxarraren aurrean babesteko elkartua lankidetzan aritzen den familia leiala eta zintzoa direla erakusten dute.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Heldutasunari buruz: Zer da heltzea? Zer gertatzen zaigu heltzen garenean? Heldutasunak uko egitea al dakar? Zergatik?
· Adiskidetasunari buruz: Zer dago adiskidetasunaren oinarrian? Zein erantzukizun dauzka benetazko adiskidetasuna eraikitzeak?
· Familiari buruz: Zer da familia? Posible al da benetazko familia osatzea kideen artean odol-loturarik gabe? Zergatik?

…pelikula ikusi ondoren

· Andyri asko kostatzen al zaio bere jostailuak uztea? Zergatik? Nolakoa da Woody cowboy-aren eta Andyren artean? Zer egiten du Andyk azkenean haiekin?
· Zer ematen dizute aditzera Jessik Woodyri esandakoak: Andy bere bidea egitera doa… eta geuk gauza bera egingo dugu…? Onarpena eta etsipena daude hitz horietan?
· Zer gertatzen zaio Lotsori? Zergatik jokatzen du horrela? Zerk sorrarazten du bere gaiztakeria? Zergatik?
· Zerk salbatzen du lagun-taldea? Zergatik funtzionatzen du ondo taldeak?

Jon Auzmendiren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top