Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2018

Iraupena: 135 min.

Herrialdea: Mexiko

Zuzendaritza: Alfonso Cuarón

Aktoreak: Yalitza Aparicio, Marina de Tavira, Marco Graf, Diego Cortina Autrey, Carlos Peralta, Daniela Demesa, Nancy García García, Verónica García, Latin Lover, Enoc Leaño, Clementina Guadarrama, Andy Cortés, Fernando Grediaga, Jorge Antonio Guerrero

Produkzioa: Coproducción México-Estados Unidos; Participant Media, Esperanto Filmoj. Distribuida por Netflix

Roma

Izenburu originala: Roma

Sinopsia
Cleo (Yalitza Aparicio) Roma izeneko Mexiko Hiriko klase ertain-altuko auzoan bizi den familia bateko zerbitzari gaztea da. Cuaron, zuzendaria, bere haurtzaroan inspiratzen da hazi zuten emakumeentzako maitasun-gutun honetarako, 70eko hamarkadako agitazio politikoan etxeko gatazken eta gizarte-hierarkien erretratu errealista eta hunkigarria egiteko.

Gaiak
Zaintza, estatusa, familia

Zaintza. Filmak xehetasunez eta mimoz erakusten du familia oso baten zainketak eskatzen duen lan erreproduktiboa, Cleo protagonistaren bidez. Lan horrek maitasuna eskatzen dio, eta lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko lerroa lausotu egiten da.
Estatusa. Estatus-desberdintasunak islatuta daude filmean agertzen diren gizarte-klaseen artean: Antonio eta Sofiaren klase ertain-altua eta Cleoren klase baxua. Bestetik, Antonioren eta beste gizon batzuen mundu patriarkala nabarmena da, familiatik at, kanpoan eta emozionalki urrun agertzen baitira. Eta beste aldean, denak zaintzen dituzten emakumeak, isilak, ia etsita, ia ikusezinak.
Familia. Filmak egunerokotasunean erakusten du familia, bere hondamendi handi eta txikiekin.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik

· Zaintzari buruz. Zer lan egin behar dira pertsonak ondo elikatuta, garbi, emozionalki egonkor eta osasuntsu mantentzeko? Nork egiten ditu lan horiek gure gizartean? Nolabait konpentsatzen dira?
· Estatusari buruz: nondik sortzen dira estatus-desberdintasunak (pertsona batek gizartean duen posizioa)? Zertarako balio dute? Justuak dira? Alda daitezke?
· Familiari buruz: Zer da familiaren onena? Zer da okerrena? Nolakoa izan behar luke?

…pelikula ikusi ondoren

· Bidezkoa da Cleoren lan-egoera? Nola ikusten du berak? Gustura dago bere bizitzarekin? Nola definituko zenuke haurrek eta amak Cleorekin duten harremana? Eta Cleok eurekin duena? Zer desberdintasun daude Sofiaren eta Cleoren artean? Eta zertan dira berdinak?
· Zer diskriminazio jasaten ditu Cleok? Pribilegiorik badu? Tratamendu medikoa zuzena da haurdunaldian? Antzekotasunak aurkitzen al dituzu 1970eko gizartearen eta gaur egungoaren artean?
· Zer paper dute filmeko gizonek? Nola definitzen dituzu euren harreman familiar eta pertsonalak?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top