Sinopsia
Fundamentalismo islamdarraren bihotzean bizi den Irango neskato baten istorioa erakusten digu. Fundamentalistek boterea hartzean emakumeak beloa eramatera behartzen eta milaka lagun kartzeleratzen dituztenean, Marjanek punk-a, ABBA eta Iron Maiden taldeak ezagutuko ditu eta, bitartean, gobernu berriaren jazarpenaren ikara eta Iranen eta Iraken arteko gerra bizi ere bai. Nerabe gisa Europara bidaliko dute eta bertan atzean utzitako erlijio-fundamentalismoa eta beste kulturak parekatzeko aukera izango du. Protagonista, hasiera batean, ongi egokituko da bizitza berrira baina ez du bakardadea jasango eta bere familiarengana itzuliko da, horrek beloa eramatea eta gizarte tirano baten menpe egotea esan nahi duen arren.
Gaiak
Askatasuna, erbestea eta osotasuna
Askatasuna. Bidegabekerirako baldintzak sortzen dituen egoera batean askatasunez jokatzeak dakartzan gatazkak eta ondorioak erakusten ditu istorioak.
Erbestea. Bere etxea uztera behartua dagoen eta bere herrian zein kanpoan atzerritarra sentitzen den pertsonaren deserrotzea eta bakardadea kontatzen ditu filmak.
Osotasuna. Inguru autoritarioan eta bidegabean bizitzeko eta hazteko zailtasunak deskribatzen ditu istorioak, norberaren osotasuna eta nortasuna mantendu nahian.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Askatasunari buruz: Zer da guretzat askatasuna? Zergatik da hain zaila hori lortzea?
· Bakardadeari buruz: Bakarrik ez egoteko, zeri uko egiteko gai gara? Zergatik?
· Fideltasunari buruz: Norberarekiko fideltasunak batzuetan eragiten duen gatazkak onartzen al dugu?
…pelikula ikusi ondoren
· Marjaneren amonak «Mundu guztiak aukeratu dezake, beti» esaten du. Beti al dago aukeratzerik? Zer gertatzen da batek aukeratzeari uzten dionean?
· Marjane zergatik sentitzen da arrotza leku guztietan? Zerk eragiten dio bakardadea bere herrialdean bertan?
· Marjanek «Askatasunak beti dauka prezioa» dio. Zenbaitetan, askatasunaren eta zoriontasunaren artean gatazkarik ba al da? Zergatik?
Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu