Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2012

Iraupena: 98 min.

Herrialdea: Saudi Arabia

Zuzendaritza: Haifaa Al-Mansour

Aktoreak: Reem Abdullah, Waad Mohammed, Abdullrahman Algohani, Sultan Al Assaf, Ahd Kamel

Produkzioa: Highlook Communications Group / Razor Film Produktion GmbH

La bicicleta verde

Izenburu originala: Wadjda

Sinopsia
Wadjdak hamar urte ditu eta Riadeko aldirian bizi da, Saudi Arabiako hiriburuan. Gizarte tradizional batean bizi den arren Wadjda neska jostaria eta ekintzailea da, beti baimendurikoaren eta galerazitakoaren arteko mugatik gertu ibiltzen dena. Wadjdak bizikleta bat izan nahi du Abdullah lagunarekin lasterketa batean lehiatu ahal izateko baina bere amak galerazi egingo dio. Izan ere bere gizartean nesken duintasunarentzako arrisku gisa ikusten dira bizikletak.

Gaiak
Pazientzia, generoa, askatasuna

Pazientzia. Ezarritako arau sozialen gainetik bere ametsa egi bihurtzeko haur baten borroka erakusten digu pelikulak.
Generoa.
Gizonezkoei eta emakumezkoei egotzitako rolek sortzen dituzten arazoak eta injustiziak azaleratzen ditu pelikulak.
Askatasun pertsonala.
Duintasun pertsonala mantenduz testuinguru autoritario eta bidegabe batean bizitzearen eta haztearen zailtasunak kontatzen ditu filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira.
Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere.
Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu.
Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Zailtasunei buruz: Nola egiten diegu aurre bizitzako zailtasunei eta erronkei?  Aurrera egiteko modua topatzen dugu edo blokeatu egiten gara?
· Generoari buruz:
Ba al da gizonezkoei edo emakumezkoei bakarrik dagokien jarduerarik? Zergatik?
· Eskubideei buruz:
Nolakoa izango litzateke gure bizitza baditugun eskubiderik eta askatasunik izango ez bagenu?

…pelikularen ondoren
· Nolakoa da Wadjda? Gure antzik ba al du? Nola jokatu beharko luke bere familiaren igurikimenen arabera?
· Nola egiten die aurre Wadjdak bere familiaren debekuei? Pazientziarekin zer ikusirik ba al du?
· Pelikula amaieran zergatik aldatzen du iritziz Wadjdaren amak?

Maite Aseginolazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top