Sinopsia
Erosi, erabili eta bota: horixe da bizilegea objektuek batere irauten ez duten munduan. Dendak hustu eta zabortegiak bete. Alize fenomeno tamalgarri horren lekukoa da; izan ere, gurasoek lasai asko botatzen dituzte hilabete batzuk besterik ez dituzten gauzak. Baina dena ez dago galdurik, Tomas txatar-biltzailea bezalako lagunak dauden bitartean, behinik behin. Agure horrek birziklatzea bezalako jarduera osasungarrien berri emango dio Alizeri. Tomasen eskutik ikasiko du Alizek gauzen benetako balioa, eta bere kabuz irrati zahar bat konpontzeko gai ere izango da.
Gaiak
Birziklatzea, balioa eta perfekzioa
Birziklatzea. Erabiltzea eta botatzea gailentzen den kultura batean istorioak birziklatzearen balioa aldarrikatzen du.
Balioa. Pelikulak gauzen balioari buruz hausnartzen du. Protagonista bera ere zabortegira botatzen dute. Horrek pertsonen balioaren gainean pentsarazten du.
Perfekzioa. Berriaren eta zaharraren arteko dikotomiaren bitartez, eta zaharra puskatuarekin identifikatu izana salatuz, istorioak hirugarren irizpide bat gehitzen du: perfekzioaren ideia auzitan jartzen duen erabilgarritasunaren irizpidea.
Galdera batzuk…
…pelikula ikusi aurretik:
· Adiskidetasunari buruz: Zergatik maite ditugu lagunak?
· Zaborrari buruz: Zer egin behar da zaborrarekin? Erre eta “ez da ezer gertatzen”, berriz ere botatzeko birziklatu, zabor gutxiago sortu…?
· Perfekzioari buruz: Zergatik bota zaharra eta puskatua dagoen zerbait oraindik zerbaiterako balio badu? Eta balio ez badu?
…pelikula ikusi ondoren:
· Zergatik ematen dio komun jaunak jaten labeari? Zeri dio beldur?
· Zabortegiko zenbait pertsonaiek beren buruak birziklatu nahi dituzte (txigorgailuak) eta beste batzuek ez (sofak). Zergatik?
· Txigorgailuak beste zerbait izan nahi du zoriontsu izateko (argazki-kamera). Garen eta dugun horrekin zoriontsuak al gara? Zergatik?
Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu