Sinopsia
Hamar urteko Fiona aiton-amonekin joan da bizitzera Irlandako mendebaldeko kostaldera. Etxetik urruneko «foka gizatiarren irla» dakusa. Aitonak Fionari nola galdu zen Jamie anaia txikia kontatuko dio: sehaska olatuek eraman zuten itsaso barrura. Eta Fionaren lehengusuak Jamie sehaskan irlaren inguruan nabigatzen ari delako esamesaren berri emango dio. Jaimie txikia aurkitzeko gakoa izan daitekeen elezahar ederra ezagutuko dute, foken laguntzaz, haurra ahizparengana eta aiton-amonengana itzularaz dezakeena.
Gaiak
Familia, dolua eta benetakotasuna
Familia. Pelikulak familiaren, haren iraganaren eta historiaren ezagutza erakusten du, eta horrek denak gizakiaren bizitzan duen berebiziko garrantzia.
Dolua. Galeraren esperientzia deskribatzen du istorioak, eta sufrimendua eta dolua bizitzeko beharra galdutakoaren egia onartu ahal izateko.
Benetakotasuna. Zailtasunak, zalantzak eta beldurrak gaindituz, nork bere buruarenganako fidel izateko beharra azpimarratzen du filmak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Familiari buruz: Nolako lekua du familiak geure bizitzetan?
· Benetakotasunari buruz: Geure buruarenganako fidelak al gara? Geure buruarengan konfiantza al dugu?
· Doluari buruz: Nola gerturatzen gara besteen dolura eta sufrimendura? Eta geurera?
…pelikula ikusi ondoren
· Zeintzuk ziren Fionaren familiaren hausturaren arrazoiak?
· Zergatik eusten dio Fionak bere bilaketari, kontrako horrenbeste abisu atzean utzita? Zergatik ez du beldurrik sentitzen? · Nolako ondorioak ditu galdu dutenaz ez hitz egiteak Coneely familiarengan?
· Geure familiaren historia ezagutzeak hobeto ulerrarazten al digu nor garen? Zergatik?
Orla Hassonen laguntzarekin
Gida didaktikoa deskargatu