Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2008

Iraupena: 94 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Mark Herman

Aktoreak: Asa Butterfield, Jack Scanlon, David Thewilis, Vera Farmiga, Sehila Hancock, Richard Johnson, Ruper Friend, Amber Beattie, Cara Horgan, David Hayman, Jim Norton

Produkzioa: Heyday Films, BBC Films

El Niño con el Pijama de Rayas

Izenburu originala: The Boy in the Striped Pyjamas

Sinopsia
Bigarren mundu gerran zehar, Alemanian kokatzen da pelikula. Gerraren nondik norakoez jabetzen ez den Bruno bere lagunak eta hiria utzi beharrean dago bere aitaren (militarra) kargu igoera dela medio. Bere etxe berrian, hiritik eta lagunetatik urruti, aspertuta, inguruak ezagutzeari ekiten dio, harresi baten bestaldean, bere adin antzekoa duen ume bat “pijamaz” jantzia topatzen duen arte. Laguntasun horrek bere bizitza aldatuko du.

Gaiak
Giza duintasuna, Dogmak, Pentsamendu kritikoa

Giza duintasuna: Besteak eta gu dikotomiak eragin dezaken desumanizazioaren eraginak azaltzen ditu pelikulak, “ezberdinari” giza izaera ukatzeak eta gure pareko dela ukatzeak, eragin dezakeen krudelkeria.
Dogmak: Arraza, nazio, ideologia edo talde bati lotura sakralizatuak eta ez arrazoituak eragin dezaken identitate baztertzailea eta ezberdinarekiko gorrotoa ageri zaigu.
Pentsamendu kritikoa: Gatazkak dogmak eta sineskeriak alboratu eta arrazoiketa eta argudiotara eramateko beharra ikusten da pelikulan.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik


· Giza duintasunari buruz:
Inork aukeratzen al du non eta noiz jaio? Leku batean edo bestean jaio, familia batean edo beste batean sortu, nahiko arrazoi izan behar da elkar gorrotatzeko?
· Dogmei buruz:
Dogmak, izan erlijioso edo politikoak, boterera iristen direnean ongarri edo kaltegarri dira? Ze eragin izan dezake gure mundu ikuskeran jasotzen dugun informazioak? Eta propagandak? Nola alda dezakete errealitatea eta mundua? Mugarik izan behar du?
· Pentsamendu kritikoari buruz:
Zerk eraman dezake pertsona bat, kolektibo bat kriminalizatu eta berau suntsitzeko determinazioa izatera? Informazioa eta gorrotoa eskutik joan daitezke?

…pelikula ikusi ondoren

· Zein da Bruno eta bere arrebaren irakaslearen helburua? Ze heziketa mota jasotzen dute? Nola eragin dezake hezkuntzak gazte eta haurren izaera, pentsaeran eta mundu ikuskeran?· Bruno hil izanak, ze eragin izan dezake bere aitan? Eta familian? Besteei egindako minak bere azalean pairatzeak alda dezake bere iritzia?
· Medioen bitartez jasotzen duguna beti da egia? Beti da erreala komunikabideen bitartez jasotzen dugun errealitatea?
· Zerk eramaten du Komandantearen emaztea iritziz aldatzea? Zer uste zuen gertatzen zela “granja” horietan? Ezjakintasuna arma bat da?

Aitor Zabaletaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top