Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2016

Iraupena: 105 min.

Herrialdea: AEB.

Zuzendaritza: Jon Favreau.

Aktoreak: Animación, Neel Sethi.

Produkzioa: Walt Disney Pictures, Fairview Entertainment, Moving Picture Company (MPC).

El libro de la selva (2016)

Izenburu originala: The Jungle Book.

Sinopsia

Mowglik (Neel Sethi), oihanean otso-talde batean hazitako mutikoak, autoaurkikuntza-bidaia liluragarri bati ekin dio bizitza osoan bere etxea izan dena utzi behar duenean. Rudyard Kipling-en nobelaren egokitzapena.

Gaiak
Adiskidetasuna, identitatea, bizitza

Adiskidetasuna. Istorioak laguntasunaren esanahia aztertzen du oihaneko animaliek Mowglirekin duten harremanaren bidez.
Identitatea. Oihaneko protagonistaren gorabeherek munduan dugun lekua ezagutzera eramango gaituen bidea eraikitzeko abentura pertsonala islatzen dute.
Bizitza. Balooren pertsonaia, bizitza datorren bezala onartzeko gonbita da, eskaintzen duen guztia aprobetxatuz.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Ezberdintasunari buruz: Ematen diguten horren arabera baloratzen ditugu lagunak, ala gu ez bezalakoak egiten dituztenak bultzatzen saiatzen gara?
· Bizitzari buruz: Besteek guri buruz dituzten espektatibak betetzen saiatzen al gara? Geure berehalako beharrak eta nahiak soilik asetzen dituen zerbait nahi dugu?
· Elkartasunari buruz: Zerk bultzatzen gaitu gure lagunei laguntzera? Eta ez direnei? Zein da adiskidetasunaren papera?

…pelikula ikusi ondoren
· Desberdinak garela onartzeak, gure erantzukizunei uko egitea dakar? Bizitza bizitzea, besterik gabe? Zer esan nahi du aniztasuna integratzeak?
· Mowglik bi aukera ditu: Bagheeraren atzetik joatea edo Baloori jarraitzea, egin behar duena edo nahi duena egitea. Zer bide aukeratzen du azkenean? Nori edo zeri erantzuten dio?
· Animalia bakoitzak oso jarrera gizatiarrak ditu: Baloo, Bagheera, Ka, Shere Khan, Akela eta Loui. Zein eszenatan identifikatzen ditugu jarrera hauek? Gure inguruan ere onartzen ditugu jarrera horiek?

Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top