Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1982

Iraupena: 115 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Steven Spielberg

Aktoreak:

Henry Thomas, Peter Coyote, Drew Barrymore, Dee Wallace-Stone, Robert Mac-Noughton, K.C. Martel, Sean Frye, C. Thomas Howell, Erika Eleniak, Michael Patrick Bilon

Produkzioa: Universal Pictures

E.T. el extraterrestre

Izenburu originala: E.T. The Extra-Terrestrial

Sinopsia
Beste planeta batetik etorritako bisitari txikia Lurrean utziko du ahaztuta hona ekarri duen espazio-ontziak. Beldur da. Bakar-bakarrik dago. Bere etxea 3.000.000 argi-urtera dago. Mutiko baten laguna egingo da, eta hark bere etxean ezkutatuko eta babestuko du. Elkarrekin estralurtarra berriz ere bere planetara itzuli dadin saiatuko dira, Lurreko zientzialariek eta poliziek aurkitu aurretik.

Gaiak
Enpatia, sufrimendua eta laguntasuna

Enpatia. Besteez kezkatzeko eta arduratzeko gai egiten gaituen enpatia eta haren ahalmen eraldatzailea deskribatzen ditu pelikulak.
Sufrimendua. Pelikulak bizitzan komuna zaigun esperientzia gisa erakusten du sufrimendua; esperientzia horrek besteen sufrimenduarenganako sentsibilitatea garatuarazi dezake.
Laguntasuna. Konpromisoa oinarrian duen laguntasun-istorioa erakusten du pelikulak, besteari ahalik eta on handiena egiten saiatzeko norberaren bizitza korapilatzen duen horietakoa.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Sufrimenduari buruz: Zerk sufriarazten digu? Merezi al du maite ditugun lagunengatik sufritzea?
· Beldurrari buruz: Zeri diogu beldurra? Nola egiten diogu aurre beldurrari?
· Enpatiari buruz: Batzuetan ezin izaten dugu gehiegi egin besteei laguntzeko. Horrek blokeatzen gaitu? Geure jarrera laguntzearena da, guztiaren gainetik?

…pelikula ikusi ondoren

· Nolakoa da Ellioten bizitza? Zein da bere ezaugarria? Zer dute komunean E.T.-k eta Elliotek?
· Nolakoa da Ellioten eta E.T.-ren arteko laguntasuna? Zer egiten dute batak bestearengatik?
· Elliotentzat ona izan al da E.T. ezagutzea? Zergatik? Zerbait aldatu da bere bizitzan? Nola? Zer da ikasi duena?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top