Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2019

Iraupena: 100 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Daniel Sánchez Arévalo

Aktoreak: Biel Montoro, Nacho Sánchez, Lola Cordón, Iñigo Aranburu, Itsaso Arana, Kandido Uranga, Carolina Clemente, Jorge Cabrera, Chani Martín, Mamen Duch.

Produkzioa: Atípica Films.

Diecisiete

Izenburu originala: Diecisiete

Sinopsia
Héctor 17 urteko mutikoak bi urte daramatza adingabeen zentro batean. Ez da oso lagunkoia eta ez da oso komunikatiboa, eta ez dauka harremanik ia inorekin, zakurrekin birgizarteratzeko terapia batean parte hartzera animatzen den arte. Bertan, Oveja izeneko txakurrarekiko lotura bereizezina ezartzen du. Baina, halako batean, adoptatu egin dute txakurra, eta Héctor ez da gai hau onartzeko. Kalera ateratzeko bi hilabete baino gutxiago falta zaizkion arren, ihes egitea erabaki du.

Gaiak
Harremanak, barne-gatazkak, adiskidetzea

Harremanak. Bata bestetik oso urrun dauden bi anaiaren istorioa kontatzen digu filmak.
Barne-gatazkak. Filmean zehar, protagonistek erakusten digute batzuetan bestearen beharra norberaren harrotasunaren gainetik dagoela.
Adiskidetzea. Film honek protagonistek bestearekin eta norberarekin adiskidetzeko bidea erakusten digu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Harremanei buruz: Elkarren artean harremanik ez duten hurbileko edo familiako bi pertsona egon daitezke? Nolakoak dira anai-arreben arteko harremanak? Nolakoak izan beharko lukete?
· Barne-gatazkei buruz: zer dira barne-gatazkak? Noiz esan daiteke gainditu direla?
· Adiskidetzeari buruz: Zer da adiskidetzea? Norekin adiskidetu nahi genuke? Zer garrantzi du gure bizitzan?

…filmaren ondoren
· Zergatik salatu du Ismaelek anaia? Nola bizi du Hectorrek? Zergatik laguntzen dio Ismaelek Hectorri txakurraren bila? Zergatik dio Ismaelek ezin duela eta ez duela nahi familiarik izan?
· Hectorrek galdetzen duenean “Zertarako ikasi behar dut txakur bat zaintzen?”, zer erantzuten diote? Zergatik? Zergatik haserretzen da Hector Oveja adoptatzen dutenean?
· Zer behar du bestearengandik anaia bakoitzak? Zergatik ez du Hectorrek txakurra lehenengo etxean dagoela esaten? Zer aldatzen da bidaiaren ondoren?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top