Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 112 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Paul Haggis

Aktoreak:

Sandra Bullock, Don Cheadle, Matt Dillon, Brendan Fraser, Jennifer Esposito, William Fichtner, Terrence Howard, Chris «Ludacris» Bridges, Thandie Newton, Ryan Phillippe, Larenz Tate

Produkzioa: Cathy Schulman, Don Cheadle, Bob Yari, Mark R. Harris, Bobby Moresco y Paul Haggis

Crash

Izenburu originala: Crash

Sinopsia
Eraildako pertsona baten gorpua aurkitzeak pertsona ezberdinen bizitzen elkargurutzatzea eragingo du Los Angelesen. Polizia beterano eta razista bat, pere kide nobato eta idealista, distritoko fiskalaren emazte txuria, dendari iraniarra, bikote afroamerikar dirudun bat… Hauek dira pertsonaietako batzuk zeinen artean tentsio razialak, erlijiosoak eta klasekoak sortuko diren.

Gaia
Aurreritzia, frustrazioa eta beldurrak

Aurreritzia. Aurreritziak nola sortzen diren, beraien ibilbidea, errealitatea nola distorsiona dezaketen eta aurrekusiezinak diren bere ondorioak erakusten digu pelikulak.
Frustazioa. Gertakari zehatz batek bizitzan oinarrizkoa denarekiko ikuspegia galaraztera eraman gaitzakeen frustrazioa eta bakardadea nola sor dezakeen kontatzen zaigu.
Beldurrak. Beldurra deskribatzen digu; garenari buruzko beldurra, besteek nola ikusten gaituztenari beldurra, batzutan ukaziora bestetan biktimismora edo desesperazioara garamatzan beldurra.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira.
Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Besteei buruz: Ezberdin direnei nola begiratzen diegu? Arrisku, mehatxu lez?
· Guri buruz: Besteek gutaz duten irudiak ba al du eraginik gugan? Nola?
· Arazoei buruz: Arazoek sortarazten diguten egonezari eta bakardadeari nola egiten diegu aurre?

…pelikula ikusi ondoren

· Dendari iraniarra, polizia razista, fiskalaren emaztea, anaiaren bila dabilen polizia, kotxea lapurtzen duten bi lagunak… Zerk eragiten die duten frustrazioa, eta nole egiten diote aurre? Zerk aldarazten die?
· Bikote afroamerikarraren gizonari poliziarekin aurrez aurre topo egiteak zergatik sortarazten dio krisi pertsonala?
· «Kontaktu hori hainbeste botatzen dugu faltan ze besteekin talka egiten dugu kontaktu hori sentitzearren». Zer esan nahi digu pertsonaiak?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top