Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2017

Iraupena: 109 min.

Herrialdea: EEBB

Zuzendaritza: Lee Unkrich, Adrián Molina

Aktoreak: Animación / Animazioa

Produkzioa: Pixar Animation Studios/Walt Disney Pictures

Coco

Izenburu originala: Coco

Sinopsia

Miguel musikari entzutetsu bilakatzeko ametsa duen gazte bat da, bere familiak musikarekiko debekua ezarri arren. Bere pasioak “Hildakoen Lurraldean” barneratzera eramango du, bere ondare familiarra ezagutzeko.

Gaiak: Familia, bizitza zikloa, itxaropena eta konfiantza

Familia
. Pelikulak familia baten istorioa kontatzen du, herenamonaren legatuari esker biziraun duena belaunaldiz belaunaldi, zapaten produkzioan esklusiboki arituz; bestalde, familiako kide guztiek debekatuta dute musikara hurbiltzea, iraganeko gertakari batengatik.

Bizitza zikloa.
Mexikon urtero “Hildakoen Eguna” ospatzen da, hauek ez ahazteko eskaintza-ospakizun modura. Heriotzaren onarpena da, izaki bizidun guztien ziklo bukaera. Memoriak, erritu honekin, arbasoen ondarea bizirik mantentzen du.

Itxaropena eta konfiantza.
Migelek musikaria izan nahi du, eta artista izateko bere ametsa betetzeko oztopo guztiak gainditzen saiatuko da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.


Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik

· Familiari buruz: arbasoak gogora ekartzea garrantzitsua al da? Familia guztiak berdinak al dira?
· Bizitza zikloari buruz: hurbileko norbait hiltzerakoan nola egiten zaio aurre bere oroitzapenari? Etxean edo lagunartean, hitz egiten al da heriotzari buruz?
· Itxaropena eta konfiantzari buruz: beharrezkoa al da bizitzan jomugak edukitzea? Beharrezkoa al da norbere buruan eta besteengan konfiantza izatea bizitza on bat izateko? Akatsak beharrezkoak al dira ikasteko?

…pelikula ikusi ondoren

· Miguelek musikari izan nahi du edozeren gainetik. Ze sentimenduk bultzatzen dute? Mexikon zergatik ematen diote hainbesteko garrantzia “Hildakoen Egunari”? Zergatik hil zuen Ernesto de la Cruzek Hector eta bere familiari gezurra esan?
· Musika bizitzaren parte garrantzitsua al da? Zer ekartzen digu?
· Zer topatzen du Miguelek “Hildakoen Lurraldera” iristean? Zergatik behar izan dituzte hainbeste belaunaldi egia ezagutzeko? Edozein bidek balio al du bizitzako helburuak lortzeko? Familia osoaren topaketak bukaeran, erreparazioa iradokitzen al du?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top