Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2005

Iraupena: 137 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Ang Lee

Aktoreak:

Heath Ledger, Jake Gyllenhaal, Linda Cardellini, Anna, Anne Hathaway, Michelle Williams, Randy Quaid, Kate Mara

Produkzioa: Diana Ossana y James Schamus

Brokeback mountain

Izenburu originala: Brokeback mountain

Sinopsia
Herriko abelzaina den Joe Aguirreri (Randy Quaid) lana eskatzeko zain dauden bitartean elkar ezagutzen dute Ennis Del Mar (Heath Ledger) eta Jack Twist (Jake Gyllenhaal). Bi gazteek argi daukate zein etorkizun nahi duten: lan finkoa lortu, ezkondu, eta seme alabak edukitzea. Baina barruko zerbaitek zerbait gehiago bilatzera bultzatzen ditu. Joe Aguirrek unai bidaltzen ditu Brokeback Mountain ikusgarrira, eta piskanaka, lagunartekotasuna zena sakonagoa den zerbaitetan bilakatzen da. Uda bukaera aldean menditik jaitsi eta aldentzea baino ez dute. Ennis Wyomingen gelditzen da eta Almarekin (Michelle Williams) bere betiko neska lagunarekin ezkontzen da. Honekin, bizimodua hala nola ateratzen duen bitartean bi alaba izango ditu. Jack Tejasera itzultzen da eta Lureen Newsome rodeoko erreginarekin (Anne Hathaway) maitemintzen da. Ezkondu egiten dira, seme bat dute, eta bere emaztearen aitaren negoziotan jartzen du lanean Jackek. Lau urte pasatzen dira. Egun batean, Ennisek Jacken postal bat jasotzen du, Wyomingera datorrela esanez. Ennisek egonezinean itxaroten du, eta azkenean heltzen denean nahikoa dute segundu bat denboraren poderioz elkarrenganako duten maitasuna hazi egin dela ohartzeko.

Gaia
Gatazkak, aukerak eta intolerantzia

Gatazkak. Bizitza modu askean eta harreman bat bizitzeko mugak adierazten dituen errealitate zehatz bat eta muga horretaz jabetzeko modu ezberdinen arteko gatazkak deskribatzen ditu pelikulak.
Aukerak. Norberarenganako leialtasunik gabe ezin dela bizitza betea garatu deskribatzen du.
Intolerantzia. Sakonean, pelikulan ezberdintasunarekiko, edozein zeinukoa delarik ere, tolerantziarik eza agertzen da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Maitasunari buruz: Maitasunak kalteberak egiten gaitu? Indartsu egiten gaitu?
· Mugei buruz: Mugak beti oztopo dira, edo zenbaitetan aukera ere?
· Ezberdintasunari buruz: Pentsatzeko: «normala izateko ere beti esfortzu handia egin behar izan dut». (Izurritea, A. Camus)

…pelikula ikusi ondoren

· Nahiz eta urteen poderioz beraien bizitzan aldaketak egon, zergatik ez daude elkarrekin Ennis eta Jack?
· Bi protagonistei zer suposatzen die beraien harremanak? Berau bizitzerako orduan, zerk ezberdintzen ditu Ennis eta Jack?
· Beraien arteko harremanetik at zer gertatzen da protagonisten bizitzetan? Zergatik?

Begoña Gomezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top