Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1998

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: John Lasseter, Andrew Stanton

Aktoreak: Animazioa

Produkzioa: Pixar animation Studios / Walt Disney Pictures

Bichos: una aventura en miniatura

Izenburu originala: A bug´s life

Sinopsia
Matxinsalto batzuek inurri kolonia bati eraso egin eta eurentzako jana biltzera behartu dituzte. Flick ezohiko inurriaren hankasartzea dela eta koloniak ezingo du matxinsaltoekin zuen akordioa bete eta ondorioz gatazka larria sortuko da. Bere akatsa konpondu nahirik, Flick-ek matxinsaltoei aurre egiteko kanpora laguntza bila joateko konpromisoa hartuko du. Gerlari talde bat kontratatzea lortuko du baina egoera korapilatu egingo da benetan arrakasta gutxiko zirko bateko kide direla ohartzean.

Gaiak
Egiazkotasuna, konfiantza, elkartasuna

Egiazkotasuna. Pelikulako protagonista, bere muga eta gaitasunekin, bere buruari leiala da. Bere printzipioen arabera jokatzen du, hau bere komunitatean beti ondo ikusia ez egon arren.
Konfiantza. Nork bere gaitasunak ezagutzeak eta aintzat hartzeak emango dio protagonistari egoera zailei aurre egiteko behar duen konfiantza.
Elkartasuna. Pertsonaien arteko solidaritateak eta guztien borrokak ahalbidetuko du azkenean zailtasunak gaindituz aurrera egitea.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Egiazkotasunari buruz: Pertsona guztiak berdinak al gara? Zeren arabera epaitzen ditugu pertsonak? Euren mugak eta gaitasunak berdin ikusten al ditugu? Zer eragin du inguruak gure jokabidean? Zer esan nahi du benetakoa izateak?
· Konfiantzari buruz: ¿Norengan dugu konfiantza? ¿Norbaitengan konfiantza izatea beharrezkoa al da? Eta nork bere buruarengan? Gure gaitasunak aitortzen ba al dakigu? Aintzat hartzen al ditugu? Konfiantza ematen al digute?
· Elkartasunari buruz: Zailtasunei bakarrik aurre egin al diezaiekegu? Egia al da batasunak indarra dakarrela? Solidarioak al gara? Ze egoeratan? Eta zeinetan ez?

…pelikula ikusi ondoren

· Zeintzuk dira Flick-en mugak eta gaitasunak? Nola ikusten dute inurriek Flick? Nola ikusten du Flick-ek bere burua? Zer esan nahi du haziak/ harriak? Flick liderra al da? Heroia al da?
· Fidatzen al da inor Flick-ekin? Fidatzen al da bera bere buruarekin? Nola gainditzen ditu zailtasunak? Nola aldatzen dira Flick, Atta printzesa, zirkokoak? Zerk eragiten die bilakaera?
· Zein dira matxinsaltoen metodoak euren helburuak lortzeko? Nola egiten diete aurre inurriek matxinsaltoei? Berdin jokatzen al dute hasieran eta bukaeran? Zein da inurrien indarra? Laguntzarik gabe lortuko al zuketen?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top