Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1998

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Fernando León de Aranoa

Aktoreak:

Críspulo Cabezas, Timy Benito, Eloi Yebra, Marieta Orozco, Alicia Sánchez, Enrique Villén, Francisco Algora, Chete Lera

Produkzioa: Primitivo Álvaro

Barrio

Izenburu originala: Barrio

Sinopsia
Javi, Manu eta Rai lagunak eta institutuko kideak dira. Madril hegoaldeko kanpoaldean bizi dira, eta uda beren auzoan pasatzera kondenaturik daude. Ez dute dirurik, ezta egitekorik ere, baina bai nahi eta amets ugari. Neskeei buruz asko hitz egiten dute, baina gutxi dihardute haiekin. Munduak haren erakusleihoa erakusten die, baina ez dute berau gozatzeko gonbidapenik. Elkarrekin ulertuko dute zeinen zaila den auzotik ateratzea. Azken finean, zeinen zaila den haztea.

Gaiak
Nerabetasuna, errealitatea eta aukerak

Nerabetasuna. Lehen gaztarora murgiltzeko unea deskribatzen du istorioak, inozentzia eta ametsei eusteak eta errealitatean horiek berkokatzeak eragiten duen tentsioa agerian utziz.
Errealitatea. Gizakiak hazteko eta bizitzeko duen errealitateak bizitza eta horrek eskaintzen dituen aukerak nola baldintzatzen dituen aurkezten du pelikulak.
Aukerak. Hiru begirada kontatzen ditu. Baldintzatutako errealitate zail bera norbereganatzeko eta horri aurre egiteko hiru modu ezberdin.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Galdera batzuk…
…pelikula ikusi aurretik:


· Ametsei buruz:
Nolakoa da bizitzea espero dugun bizitza? Eta horrelakoa ez bada?
· Testuinguruari buruz: Hazteko izan dugun ingurune afektiboak eta sozialak baldintzatzen al ditu gure aukerak? Ba al da lekurik askatasunarentzat?
· Gizatasunari buruz: Nola egiten diegu aurre ametsak gauzatzerakoan aurkitzen ditugun oztopoei?

…pelikula ikusi ondoren:

· Zein esanahi du protagonistentzat uretako motorrak itsasorik gabeko hirian?
· “10 urte edo 30 jarraian aurre itea imajinatzen al dezu eta bapatean 40 urte eukitzea? Ezkonduta, lanakin… eota alberge baten botata, hik ze ustek, urdaila lehertuta… eota titi bistan dauden emakumez inguraturik txalete baten… eota kartzelan hiesakin…”. Protagonisten iragarpen horiek bete daitezke? Zergatik?
· Istorioko protagonistek errealitate latza bizi dute, baina nolakoak dira? Beste errealitate bat bizi duten gazteekiko ezberdinak al dira? Zeintzuk dira beren ametsak? Nola egiten dio aurre bakoitzat bere errealitateari?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top