Sinopsia
Amelie ez da besteak bezalako neska. Bere urre-arraina udal-estoldetan behera joaten ikusi du, ama Notre-Dameko plazan hiltzen eta aita bere maitasun guztia lorategiko gnomo bati ematen. Bat-batean eta hogeita bi urte dituela bakarrik, bizitzan bete behar duen helburua zein den konturatuko da: besteen bizitzak konpontzea. Baina bere misioak arriskuan jar dezake bere zoriontasunaren bilaketa bera.
Gaiak
Zoriontasuna, elkartasuna eta ausardia
Zoriontasuna. Gizakiak zoriontasuna ez duela bere baitan itxirik aurkitzen erakusten du pelikulak, ezpada kontrola ezin dezakeen horretara zabalik.
Elkartasuna. Gizakion bizitzan elkartasunak duen boterea deskribatzen du istorioak, eta gogoeta egiten du altruismora zerk eramaten gaituenaren eta horren arriskuen inguruan.
Ausardia. Bizitza segurtasuna eta erosotasuna bilatzera mugatzea edota beste modu ausartagoan bizitzearen arteko tentsioa deskribatzen du.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Eskuzabaltasunari buruz: Zer bilatzen dugu eskuzabaltasunaz?
· Zoriontasunari buruz: Nola bilatzen dugu zoriontasuna geure bizitzan? Zeri deritzogu zoriontsu izatea?
· Aukerei buruz: Bizitzak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzen al ditugu? Zergatik?
…pelikula ikusi ondoren
· Zer dute komunean Ninok, Ameliek eta Raymond bizilagunak?
· Zer aurkitzen du Ameliek komunean topatzen duen kajatxoan? Zer esnatzen eta sorrarazten du berarengan? Zergatik?
· Lortzen al du Ameliek ingurukoak zoriontsu egitea? Zer eskaintzen die?
· Zer sorrarazten du Amelierengan besteekin inplikatzeko erabakiak? Nola aldatzen da haren bizitza? Zergatik?
Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu