Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2015

Iraupena: 92 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Juan Miguel del Castillo

Aktoreak: Natalia de Molina, Mariana Cordero, Jaime López, Mercedes Hoyos, Gaspar Campuzano, Montse Torrent.

Produkzioa: Diversa Audiovisual.

Techo y comida

Izenburu originala: Techo y comida

Sinopsia
Rocio, ama ezkongabea eta langabea, Jerez de la Fronteran bizi da bere 8 urteko Adrian semearekin. 2012. urtea da, krisi ekonomikoa bertan dago eta jateko apenas iristen zaion dirua. Bere semearen tutoretza galtzeko beldurrez, bizitza normal baten itxurak egiten ditu. Ordea egoerak txarrera egiten du bere etxebizitzaren jabeak, zorrekin gainezka hau ere, alokairua ez ordaintzeagatik salaketa jartzen dionean. Denbora bere kontra dauka eta ezinezkoa dirudi konponbide bat topatzea.

Gaiak: Bazterketa soziala, duintasuna, krisi finantzarioa
Bazterketa soziala. Rocio, protagonista, bazterketa sozial egoeran bizi da bere eta bere semearen oinarrizko beharrak asetzeko beharrezko mediorik ez duelako.
Duintasuna. Pelikulak protagonistaren duintasunaren aldeko borroka kontatzen du. Bidean elkartasuna eta oztopoak topatzen ditu edozein gizakik merezi duen bezala bizitzeko: bere giza eskubideak bermatuta.
Krisi finantzarioa. Pelikulan izena eta gorputza jartzen zaie 2008ko krisi finantzarioaren ondorioei, non instituzioek bankuak erreskatatu zituzten eta Rocio bezalako pertsonak prekarietatearen aurrean bakarrik utzi.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.


Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik
· Bazterketa sozialari buruz. Zerk eragiten du pertsona edo talde bat bazterketa sozial egoeran gelditzea? Zer neurritan dira erabaki pertsonalak, eta ze neurritan kanpoko erabaki politiko eta ekonomikoak egoera horien erantzule?
· Duintasunari buruz. Gure gizartean pertsona guztien duintasuna errespetatzen al da? Zer da elkartasuna? Noiz da beharrezkoa elkartasunez jokatzea?
· Krisi finantzarioa. Ba al dakizu zer gertatu zen 2008ko krisi finantzarioan? Nork eragin zuen eta ze ondorio izan zituen biztanleentzat orokorrean?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola imajinatzen duzu iritsi ahal izan dela Rocio dagoen egoerara? Bere eskuetan dagoen guztia egiten du bizirauteko? Nork egiten du eta ez du egiten bere eskuetan dagoen guztia Rociori laguntzeko? Nork lagunduko luke gehiago, posible izango balu?
· Nola mantentzen du itxaropena une zailenetan? Garrantzitsua al da itxaropena mantentzea?
· Uste duzu Rocio jabetzen dela krisi finantzarioa nortzuk sortu zuten? Lagunduko ote lioke jabetzea? Zein uste duzu dela bere iritzia instituzio politiko eta ekonomikoen inguruan?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top