Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1998

Iraupena: 71 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Michel Ocelot

Produkzioa: Les Armateurs, France 3 Cinema, Studio O

Kiriku y la bruja

Izenburu originala: Kirikou et la sorcière

Sinopsia
Afrikako bihotzean Karab· sorgin maltzurrak ikaratua duen herrixka dago. Kiriku haur txikiak bakarrik du hari aurre egiteko ausardia nahikoa. Arriskuz nahiz mehatxuz beteriko abentura zirraragarria biziko du Kirikuk zeinetan oihaneko animaliekin erlazio berezia garatuko duen. Haiek lagunduko diote Karaba sorginari aurre egiteko sekretua aurkitzen.

Gaiak
Konfiantza, ausardia eta jakituria

Konfiantza. Bizitzeko konfiantzaren beharra erakusten du istorioak. Nork bere buruan konfiantza eta balditzarik gabeko babesa izateak gizakia garatu eta hazi dadin egiten du.
Ausardia. Beldurraren aurrean bi jarrera deskribatzen ditu pelikulak: ihes egitea eta geroz eta handiago bihur dadin eta bere menpe har gaitzan uztea edo dimentsio errealagoa har dezan lortzen saiatzea.
Jakituria. Geure burua bizitzan gidatzeko jakituriaren balioa islatzen du istorioak. Jakituria bizitza-ibilbidearen, sufrimenduaren eta ausardiaren ondorioa da.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikularen aurretik

· Konfiantzari buruz: Batzuetan ez gara geure kabuz jarduteko gai izaten. Non aurkitzen dugu horretarako konfiantza?
· Sendotasunari buruz: Nola aurkitu daiteke sendotasuna norberaren baitan?
· Jakituriari buruz: Zer da jakituria? Urteen poderioz lortzen den zerbait da edota sufrimenduaren eta bilaketaren bidez, edozein adinatan, eskuratzen dena?

…pelikularen ondoren

· Kirikuk beti du amaren babesa. Geure buruarengan konfiantza lortzeko beharrezkoa dugu baldintzarik gabeko babesa? Zergatik?
· Kiriku sorginaren beldurrekin konturatzen denean haren beldur izateari uzten dio, eta sorgina garaitzeko gai ikusten du bere burua. Aldi berean, sorgina liberatzeko gai. Nola jokatzen dugu txiki sentiarazten gaituenarekin? Nola begiratu behar diogu? Nola jokatu behar dugu?
· Istorioan gehien errepikatzen den esaldia ìzergatik da gaiztoa Karabasorgina?”da. Kirikuk erantzun erraza onartu izan balu, ez litzateke horrenbeste haziko. Zergatik konformatzen gara erantzun errazekin egia bilatzeko haratago joan beharrean?

Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top