Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2018

Iraupena: 130 min.

Herrialdea: EEBB

Zuzendaritza: Peter Farrelly.

Aktoreak: Virggo Mortensen, Mahersala Ali, Iqbal Theba, Linda Cardellini, Riky Muse, David Kallaway, Montrel Miller.

Produkzioa: Universal Pictures/Participant Media/DreamWorks SKG/Innisfree Pictures/Wessler Entertainment.

Green Book

Izenburu originala: Green Book

Sinopsia
60. hamarkadan gaude. Tony Lip, Bronx-eko italiar-amerikar zakar bat, Don Shirley pianista birtuoso beltzaren txofer bezala kontratatzen dute. Estatu Batuen hegoaldean zehar musika-birarako bidaia hasiko dute biek, eta bertan Lip-ek “Liburu Berdea” jarraitu beharko du: afroamerikarrak onartzen dituzten establezimenduen gida bat. Arrazismoari eta aurreiritziei aurre eginez, patuak batu egiten ditu bi pertsonaiak, ezberdintasunak alde batera utziz euren bizitzetako bidaian biziraun eta aurrera egiteko.


Gaiak: Arrazismoa, adiskidetasuna, sexualitatea

Arrazismoa. Don Shirley-k, beltza eta pianista birtuosoa, bere azalean bizi du arrazismoa: “liburu berdea” erabili behar du, pertsona beltzek ostatua hartzeko tokiak jasotzen dituena.
Adiskidetasuna. Don Shirley eta Tony Lipek (Don-en txofer eta bizkartzain zuria), aurreiritzi hierarkiko guztiak gainditzen dituen adiskidetasuna eratzen dute.
Sexualitatea. Pelikulan homosexualitatearen aurkako jazarpen iraingarria azaltzen da.


Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.


Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik
· Arrazismoari buruz: zer da arrazismoa? Zergatik estatubatuar zuriek umiliatzen dituzte beste koloreetako pertsonak? Ba al dakizu nor izan ziren Martin Luther King edo Rosa Parks? Gizarte europarra ezberdina al da arrazismoari dagokionez?
· Adiskidetasunari buruz: estratu sozial, hezkuntza, arraza edo identitate sexual ezberdinetako bi pertsona lagunak izatea posible da? Adiskide berriak izateko aukerari ateak irekitzen dizkiogu? Edo gure tribuaren baitan isolatzen gara?
· Sexualitateari buruz: aurreiritziak al daude aniztasun sexualarekiko? Zergatik gizartearen zati batek ez ditu onartzen orientazio sexual ezberdinak?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer da “liburu berdea”? Tony-k duintasunez tratatzen al du Don? Pelikularen bukaeran, zerk lotzen ditu biak?
· Zergatik egiten du Don-ek musika-bira EEBBetako hegoaldean zehar? Zergatik Don ez da sentitzen inongo hiritar? Zer iruditu zaizu Don-ek azkenengo kontzertuan ez jotzea erabakitzea? Deigarria egiten al zaizu 60. hamarkadako gizon beltz batek halako kultura findua izatea?
· Tony-k bi pertsona beltzek erabilitako edalontziak zakarretara botatzea, zer iruditu zaizu? Don atxilotzen dutenean bere homosexualitatearengatik, Tony-ren erreakzioa zuzena al da? Zergatik esaten dio ezetz Tony-k bere herrikide italiarren lan-eskaintzari? 

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top