Hiru bake-prozesuen beranduko krisiak

Urtarrilaren 16an, 21 urte beteko dira El Salvadorreko Bake Akordioa sinatu zela. Gaur egun, “Maras” bezala ezagunak diren gazte-koadrilen indarkeriaren ondorioz, gerrak eragiten zituenak baino hildako gehiago daude.

Hegoafrikan, bake-prozesua 1990 eta 1994 urteen artean amaitu zen. Azken urteetan, indarkeria- eta arrazismo-kimu kezkagarriak ikusten dira, gazteen artean bereziki. Gertakari larriena 2012ko abuztuan gertatu zen, 47 hildako eragin zituen Marikanako grebarekin.

Ipar Irlandan, 1993ko abenduan eman zitzaion hasiera bake-prozesuaren azken faseari Downing Street-eko Adierazpenarekin, eta 1998ko apirilean itxi zen Ostiral Santuko akordioarekin. Azken egunetan, gertakari larriak bizitzen ari dira Belfast-en, poliziaren arabera, bake-prozesuaren garaian jaio gabe edo oraindik zentzurik ez zuten gazteek sortutakoak.

90 hamarkadako bake-prozesuen beranduko indarkeria-gertaera hauek, 20 urte beranduago, denboran bat egiteak euskal auziari dagokionez, azken urteotan, defendatzen ari naizen hipotesia indartu egiten du.

1. Gerra, indarkeria edo giza eskubideen urraketak pairatzen dituen gizarte batek gizarte eta politika mailako esperientzia traumatikoa bizitzen du, bere iraganari, orainari eta etorkizunari aurre egiteko modua baldintzatuko duena.

2. Bake-prozesuak indarkeriarekin amaitzen du. Indarkeriaren baldintza suntsitzaileak gainditzen saiatzen da berradiskidetze-prozesua, pertsona bakoitzarentzat desberdinak baitira, errealitate hori bizitzea tokatu zaion lekuaren arabera.

3. Bizikidetza-kultura bultzatzen ez duen bake-prozesu batek aurretik jakin ezin diren indarkeria-kimu erreaktiboak edukitzeko arriskua dauka, gizartean indarkeriaren trauma gaizki onartu izan delako.

4. Gertakari erreaktibo horiek, urteak pasa ondoren, indarkeria-esperientzia haren ondorioak zuzenean bizi ez zituzten (baizik eta zeharka familiako transmisioagatik bizi dituzten) gazteek sortzeko joera dago.

Bertako protagonistek kontatzen digutenaren arabera, bizikidetza- eta berradiskidetze-politiketan ez zen nahiko ahalegina egin bere garaian, ez El Salvadorren, ez Hegoafrikan, ez eta Ipar Irlandan ere. Orain damutu egiten dira. Euskal auzian garaiz gabiltza eta egiteko moduan gaude. Udalak eta ikastetxeak zeregin nabaria dute.

Jonan Fernandez
@FernandezJonan

Scroll to Top