Jardunaldia: Desgaitasuna duten pertsonen hirirako eskubidea

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak, Baketik-en laguntzarekin, Giza Eskubideak XXI. mendeko hirian 3. jardunaldia antolatu du, abenduaren 15ean ospatuko dena.    

Hirugarren edizio honek DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN HIRIRAKO ESKUBIDEA lantzen du. Hala, desgaitasunen bat duten pertsonen taldean jartzen du fokua, eta zehazki, kolektibo honen hirian bizitzeko moduetan. Jardunaldietan, inaugurazio-hitzaldiaren ondoren, hainbat gai landuko dira mahai-inguru ezberdinetan, hala nola politika publikoak, jardunbide egokiak eta tresnak eta intersekzionalitatea.

Jardunaldi hauek Gasteizko Udalak bizikidetzaren eta aniztasunaren arloan egiten duen lanaren barruan kokatzen dira, eta bereizkeriaren aurkako borrokaren logika integral batetik gizarte-talde desberdinek aurre egin beharreko errealitatea ikusarazten lagundu nahi dute, eskubideetan oinarritutako azterketa batekin.

Hemen kontsulta dezakezu programa. Eta oraindik egin ez baduzu, eman izena orain!

Scroll to Top