Historia
Baketik 2006ko urriaren 14an sortu zen erakunde gisa Arantzazun (Oñati). Haren sustatzaileak Elkarriko esperientzia bakezaletik zetozen, elkarrizketa eta akordioaren aldeko mugimendu soziala izan zena. Arantzazuko santutegiko frantziskotarren bultzada ere izan zuen proiektuak sortzeko orduan. Bultzada horren baitan zehaztuta geratu zen zentroa erakunde autonomo, laiko, akonfesional eta funtzionamendu plural eta irekikoa izango zela.
Hasiera-hasieratik, Baketik gatazken lanketa etikorako zentro gisa sortu zen, bere izenean ageri diren bi kontzepturen bateratzean oinarritua: bakea eta etika.
Lehen etapa horren ondoren, 2012az geroztik, Baketik-ek Tolosara eraman zuen bere egoitza, erakunde sozial independente bihurtu zen eta bere egitekoa birdefinitu zuen “Dinamo” dokumentuaren bidez. 30.000 mila pertsona baino gehiagorengana iritsi ziren formakuntza-prozesuak bultzatu zituen, eta hainbat ekimen sustatu ziren, hala nola Bizizikasi pedagogia, Pertsona izaten hezi oinarri teorikoa edo Bihotzetik tresna pedagogikoa, Latinoamerikako eta Afrikako herrialdeetan ere garatutako proposamenekin batera.
Azken hamarkadan (2013-2023), Baketik-en misioa eboluzionatuz joan da haren parte izan diren pertsonen jakintzekin, gaur egun egituratzen diren hiru gai-multzo handiak osatu arte.
Erakunde hau eraikitzen lagundu duten guztiei, gure esker onena.