Hezkuntzaren makila magikoa

Aurreko post-ean esaten nuen ez direla heziketa-formula magikoak esistitzen. Baldintzak baino ezin ditugu sortu. Hala ere, irakasleek parte hartzen duten ia ikastaro guztietan emaitza miragarria ekarriko duen estrategia didaktikoa aurkitzeko nostalgia ezkutua gordetzen duten galderak agertzen dira. Denbora jakin batean aplikatu eta gutxi gora-behera haur berekoiak, borondatezko lankideak eta elkarrizketarako irekiak zeuden tokian pertsona erabat solidarioak, adeitsuak eta berdintasun zaleak agertzea lortzen duen tresna bat.

Ez dago bidezidorrik; baina geure buruak hori bilatzera jotzen du. Espektatiba faltsu horretan, frustrazioa, etsipena eta atzera egitea handiagotu egiten dira. Ez dago bidezidorrik; baina horrek ez gaitu biderik gabe uzten. Bizizikasi Pedagogiaren eta Izan Proposamenaren erantzuna da baldintzak sortzea dela alternatiba. Hori posible da eta zentzua dauka. Galdera hauxe da: Nola?

Baldintzak ez dira sortzen asmatze-izugarrizko kolpe handiak itxaroten. Hezkuntza ez da ekaitz perfektu baten ondorioa, sirimiri etengabe baten fruitua da. Itxuraz eragin hutsala duten pazientzia handiko heziketa-ekintza askotarikoen baturaren emaitza da; baina metatuak ur ubide dinamikoa eta bizia sortzen dutenak.

Behin eta berriz muin berdinetara itzultzen diren heziketa-ekintza samurren, txikien eta etengabeen bidez sortzen ditugu baldintzak. Muin gutxi batzuetara. Hori da garrantzitsua. Ez dago makil magikorik, baina badugu alternatibarik.

Behin eta berriz eta modu samurren bidez giza-sakontasunaren altxorra gordetzen duten esperientzia- eta ikaskuntza-muin gutxi batzuei eustea da bizitzarako eta bizikidetzarako hezitzea. Heziketa-ekintza txiki horiek eta ikaskuntza-muin horiek duten garrantzi handiaz jabetzea da hezitzea. Hurrengo post-ean muin gutxi horiei buruz hitz egingo dut, puntu kardinal gisa jokatzen duten horietako lauri buruz, hain zuzen ere.

Jonan Fernandez

Scroll to Top