Haur ikusezinak

Kristina Soares

Orain dela egun batzuk Los niños invisibles (o por qué el acogimiento familiar no funciona en España), Sandra Carbajoren artikulua argitaratu zen El Confidencial komunikabidean, eta zerbaitek barrena mugitu zidan.

 

Artikuluak dioenez, “Espainian 17.000 adingabe inguru daude egoitza-zentroetan, horietatik milatik gora 0 eta 6 urte bitartekoak. Haurrak babesteko gure sistema Europako ilaran dago. Baliabiderik eta ikusgarritasunik ezak zaildu egiten du haur horiek familia-ingurunean haztea, zentroz zentro jauzi eginez 18 urte bete arte”. Errealitate gordina da, eta oinarrizko eskubide baten urraketa erakusten du: haur eta nerabeek familia batean hazteko duten eskubidea, Haurrak eta Nerabeak Babesteko 26/2015 Legeak eta Nazio Batuen Haurraren Eskubideei buruzko 1990eko Hitzarmenak jasotzen duten bezala.

 

Jakinik artikuluak deskribatzen dituen instituzionalizazio-tasa handien aurrean politika publikoek erantzukizun saihestezina dutela egoera ahulean dauden haurrak eta nerabeak babesteari dagokionez, lerro hauen bidez pertsona bakoitzak gizartearen zati gisa egin dezakeenari erreparatu nahi diogu.

 

Izan ere, haurtzaro oso bat adin txikikoen zentro batean pasatzearen ondorio beldurgarriak ez dituzte, azkenean, politika publikoak egiten dituztenek pairatzen, ez egoitza-zentroetan zaintzen dituzten profesionalek, ez gure sofatik artikulua irakurtzen dugunok. Ondorio horiek haur eta nerabeengan dute eragina, non eta noiz jaio diren erabaki ez dutenak, banantze, abandonu edo hain beharrezkoak dire zainketa edo estimulu faltako esperientzia beldurgarriak bizitzea egokitu zaizkienak.

 

Eta orain zer? Artikuluan familia batek dioen bezala: “Edozein familia izan daiteke harrera-familia. Aukera ugari izateko prestatuta dago”. Izan ere, laguntza- eta akonpainamendu-mota asko daude, eta, egia esan, guztiak ez dira behar bezain ezagunak. Adibidez, Gipuzkoako Izeba Proiektua. Ezjakintasun hori alda dezagun, neska-mutil horien etorkizuna aldatuko duten familia gehiago egon daitezen. Aurrera pausu bat emanez edo, besterik gabe, keinu txiki batetik hasita: zabaldu, partekatu, hausnartu. Haur eta nerabe guztiak “familia-ingurune seguru batean hazi ahal izateko eta haur izateaz bakarrik arduratu daitezen”.

Scroll to Top