ZER ESKAINTZEN DIZU
BAKETIK

Baketikek mundu hobeago eta justuago baten alde bere ekarpena egin nahi du asmo apal baten bitartez: hau posible izan dadin baldintzak sortzea. Horretarako Baketikek hamar urte baino gehiago daramatza pertsona eta taldeei formakuntza eskaintzen, hezkuntza eragileei baliabide didaktikoak helarazten, gatazka egoeretan bitartekaritza proposamenak egiten, bizikidetza bultzatzeko tokiko proiektuak sustatzen edota elkartasunez aritzeko aukerak zabaltzen.

IKASTARO ESKAINTZA

Gizakia hobetzeko ahalmen handia duen izakia da. Horregatik eskaintzen ditu Baketikek bizitza eta elkarbizitza etikoki hobetzen ikasteko ikastaroak, honakoak bezalako gaiak hartuta ardatz: geure eguneroko gatazkak, sufrimendua, bizitzaren norabidea, hezkuntza edo elkartasuna. Eman zeure buruari hobetzeko aukera bat!. IZEN EMATEAK

HEZKUNTZA ARLOA

Zer ikasi behar da bakean, bizikidetzan, lankidetzan, eskuzabaltasunean… hezteko? Edo zailtasunei eta sufrimenduari aurre egiteko, adiskidetasunerako, maitasunerako…? Baketikek uste du lehenbizi pertsona izaten hezi behar ditugula geure buruak eta besteak. Horretarako baliabide teoriko eta praktikoak eskaintzen ditugu gai hauen inguruan hausnartu eta lan egin nahi duten pertsonei zuzenduta. Zehazki, hezkuntza-zentroei eta hauekin lotutako erakundeei, Izan Proposamena eskaintzen diegu.

ANTZERKI FORUMA

Baketik 2007. urtetik dabil Antzerki Forumaren metodologiaren bitartez sentsibilizazio lan bat egiten, haur eta gazteei zuzenduta batez ere, eskola-jazarpena, arrazismoa, alkoholaren kontsumoa, bide hezkuntza, aniztasuna edo gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bezalako gaien inguruan.

BAKEA ETA BIZIKIDETZA

Baketikek bizikidetzaren kultura sustatu nahi du. Alde batetik, bakeari dagokionez, hiru ardatz eta hiru galdera dituen prozesu baten bidez egiten du lan: iragana (zer gertatu zaigu eta zer ondorio ateratzen ditugu?); oraina (zer egin dezakegu orain?); eta etorkizuna (zer egin behar dugu berriz gerta ez dadin?). Bestalde, bizikidetzari dagokionez, ezberdinen arteko topaketa eta aitortza gune eta prozesuak bultzatzen ditu, gero eta anitzagoa den errealitate batean.

ERAKUNDEAK ETA ENPRESAK

Egungo ziurgabetasun eta konplexutasun testuinguruan, erakunde eta enpresek erreferente sendoak behar dituzte. Era berean, talde-lana aurrerabide faktore bat da geroz eta maizago. Lankidetzan jarduten ikasten ez badugu, zailtasunek bidea oztopatuko digute. Proiektu onenak neutralizatuta gera daitezke gatazken kudeaketa txar baten ondorioz. Baketikek aholkularitza eta formakuntzarako baliabideak eskaintzen ditu Lanetik proposamenaren bidez, gatazka horiek etikoki kudeatzeko lan-esparruak sortzen laguntzeko.

BITARTEKARITZA

Elkarren aurka dauden alde batzuek “bizi” diren ordena itxuraz perfektu hori etikoki desordenatzeko konpromisoa oinarrian duen prozesu boluntario bat da bitartekaritza, hirugarren pertsona baten aholkularitza baten bitartez egiten dena.
Aurkako alde batzuk “bizi” diren ordena zitalki perfektua etikoki desordenatzeko konpromiso boluntarioa hartu eta hirugarren pertsona baten aholkularitza jasotzeari deitzen diogu bitartekaritza.

IZEBA PROIEKTUA

Izeba Proiektua tutoretzapean dauden pertsona adingabeen harrerako osaba-izeba bezala jokatzen duten pertsona edo familia boluntarioen sarea da, haien bizi kalitatea hobetzen laguntzeko.

NEWSLETTER

Baketikek uste du eraldaketa soziala ardatz duten prozesuek mundu hobeago baten itxaropena partekatzen dugun guztion konpromisoa eta kolaborazioa behar dituztela. Proiektu guztien informazio eguneratua jaso nahi baduzu, eman izena gure NEWSLETTERean

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Baketikek laguntza ekonomikoak behar ditu diru-sarrerarik ez duten baina gizartearentzat garrantzitsuak diren proiektu batzuentzat. Baketiki ekonomikoki laguntzea aukeratu dezakezu, bazkide eginez.

ARGITALPENAK

Bizitzako funtsezko ikaskuntza bat gure izaera mugatua onartzea dela uste du Baketikek. Ez dakigu guztia, eta ez dugu arrazoi osoa ere. Bizitza pertsonalean eta elkarrekin bizitzeko orduan ezinbestekoa da elkarrizketaren aldeko apustua egitea egiaren bilaketa partekatua sustatzeko. Atal honetan Baketikek hainbat gairen inguruko bere ikuspegia eta proposamenak aurkezten ditu, zu bezalako pertsonen ateko eta erakundeen arteko elkarrizketa horren abiapuntu bezala.

ZINE ZERBITZUA

Baketikek hobeto bizi eta hezteko zinema zerbitzua eskaintzen du, baloreen eta bake kulturaren hezkuntzaren barnean sartzen dena. Hausnarketa eta zentzu kritikoa sustatzea du helburu, zinemaren baliabidea erabiliz horretarako, gizakion bizitzako hiru gai hartuta ardatz betiere: gatazka, etika eta bakea.