Sinopsia
Wonderland filmak familia bereko hiru belaunaldiren istorioa kontatzen du. Debbiek bederatzi urteko semea du, baina gaueko giroa bizitzen jarraitu nahi du; Nadia bakarrik bizi da eta maitemintzeko mutilen baten bila dabil, eta Molly bere lehen haurraz erdituko da laster. Hiru ahizpek zoriontasuna familian bilatzen dute, eta bizitza gozatzen saiatzen dira iragana atzean utzita. Bien bitartean, London bizirik da haien inguruan.
Gaiak
Familia, bilaketa y bakardadea
Familia. Familia bateko kideen bizitza, eta beren egunerokotasuneko kezkekin eta bizipenekin bizitzari aurre egiteko dituzten modu desberdinak erakusten ditu pelikulak.
Bilaketa. Zoriontasunerako edota bizitza zentzu konstruktiboan eraikitzeko gizakiaren bilaketa islatzen du filmak; bilaketa horretan egin daitezkeen aukera desberdinak.
Bakardadea. Bizitzan bakardadeak dakarren zama aztertzen du pelikulak, baita errealiatate hori jasateko zailtasuna ere.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Familiari buruz: Familian bizikidetzari eta gatazkari buruz ikasten dugu. Zergatik lotzen dugu familia “perfektua”-ren irudia gatazkarik ez duen familiarenarekin?
· Bilaketari buruz: Bilaketa pertsonalean nora begiratu ohi dugu? Zer ulertzen dugu geure bizitzako proiektu bezala?
· Bakardadeari buruz: Zergatik ematen digu beldurra bakardadeak? Bakardadeak geure burua hobe ezagutzen laguntzen al digu? Zergatik?
…pelikula ikusi ondoren
· Istorio honetako familiaren erlazioak zailak dira. Besteekin ditugun harremanak hobe uler ditzakegu aurretik familiaren barruan betetzen dugun lekua ezagutzen badugu?
· Bizitzako bilaketan pertsonaiek modu batean edo bestean sufritzen dute. Zergatik sufritzen du horrenbeste Franklynek, eta nola amaitzen da haren istorioa? Ba al du zentzurik sufritzeak aurrera egiteko? Zer gertatzen da sufrimendua alboratzeko biderik errazena aukeratzen dugunean?
· Istorioaren amaieran itxaropena ageri da. Nondik dator itxaropen hori?
Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu