Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2002

Iraupena: 105 min.

Herrialdea: Zelanda Berria

Zuzendaritza: Niki Caro

Aktoreak:

Keisha Castle-Hughes, Rawiri Paratene, Vicky Haughton, Cliff Curtis, Rawinia Clarke, Tammy Davis, Grant Roa, Mana Taumaunu, Rachel House

Produkzioa: South Pacific Pictures / Apollomedia / Pandora Films

Whale Rider

Izenburu originala: Whale Rider

Sinopsia
Zeelanda Berriko kostako herrixka batean, Whangara tribuko aborigenek haien jatorria Paikea arbasoarengan uste dute, zeinaren kanoa irauli zen eta bale baten gainean egin zion ihes heriotzari. Egun arte Whangaratarren buruzagia, «Whale Rider»-a, Paikea, beti izan da maiorazgoa. Baina Paik, hamaika urteko neskatilak, bere burua egokitzat joko du tribuko hurrengo buruzagi izateko. Haren aitona Koro, ordea, sendo helduko da buruzagiak gizonezkoa izan behar duelako tradizioari. Paik aitona guztiaren gainetik maite du, baina aurre egingo dio, eta milaka urteko tradizioen aurka borrokatuko da bere patua betetzeko.En un pequeño poblado de la costa de Nueva Zelanda, la gente aborígen de la tribu Whangara cree que su origen procede de mil años atrás, de un único ancestro, Paikea, que escapó de la muerte, tras volcar su canoa, montando a lomos de una ballena. Hasta nuestros días el jefe de los Whangara, el «Whale Rider», el Paikea, siempre ha sido un primogénito y un hombre. Pero Pai, una niña de once años, cree que ella está destinada a ser la nueva jefe. Su abuelo Koro sigue aferrado a las tradiciones de elegir un líder masculino. Pai quiere a Koro más que nada en el mundo, pero ella decide luchar contra él y contra mil años de tradiciones para cumplir su destino.

Gaiak
Gatazka, itxaropena eta adiskidetzea

Gatazka. Gatazka batek hartutako ibilbide suntsitzaileak horixe konpontzeko beharrezkoak baina horren nabarmenak ez diren pausoak ematea galarazten du.
Itxaropena. Itxuraz irtenbiderik ez duen egoeraren aurrean aldaketa ahalbidetuko duten baldintzak sortzeko ausardia erakusten du pelikulak.
Adiskidetzea. Desberdintasunak aintzatestea eta onartzea ezinbestekoa duen errespetuan oinarritutako adiskidetze-prozesua erakusten du istorioak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Tradizioari buruz: Zer da tradizioa? Tradizioek eboluziona dezakete beren funtsa galdu gabe? Zergatik?
· Patuari buruz: Zer da patua? Patuak markatuak al gaude?
· Onespenari buruz: Onartuak izateko beharra al dugu? Zergatik?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer sinbolizatzen du baleak pelikulan? Eta maorien kulturan?
· Zer dago diapositiben eszenaren atzean? Zer da aitona Korok eta Pairen aitak benetan bilatzen zutena? Zergatik kostatzen zaio horrenbeste aitona Korori Pai herrixkako buruzagi izan daitekeela onartzea?
· «Ez naiz profeta, baina badakit neure herriak aurrera egiten jarrituko duela, denok elkarrekin, geure indarrak batuz». Pairen azken hitz horiek zer esan nahi dute?

Itxasne Etxeberriaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top