Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2015

Iraupena: 106 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Fernando León de Aranoa

Aktoreak:  Tim Robbins, Benicio del Toro, Olga Kurylenko,  Mélanie Thierry, Fedja Stukan, Eldar Residovic,  ergi López.

Produkzioa: Mediapro / Reposado Producciones / Televisión Española (TVE).

Un día perfecto

Izenburu originala: A perfect day

Sinopsia
Gerra-gune batean, Nazio Batuen Kasko Urdinek kontrolpean eduki nahi dute egoera. Kooperante-talde bat putzu batetik gorpu bat ateratzen saiatzen dabil. Ura kutsatzeko bota du norbaitek horra, inguruko herriak ur-hornidurarik gabe uzteko. Ordea, zeregin sinplea dirudiena korapilatu eta ia ezinezko bihurtuko da; akaso benetako etsaia irrazionaltasuna izango da. Kooperanteak gerra paisaian zehar ibiliko dira egoera konpontzen saiatzen, labirinto batean bezala. 

Gaiak: Laguntza humanitarioa, gerra, pazientzia
Laguntza humanitarioa. Pelikulako protagonistak laguntza humanitarioa emateko ardura duten erakundeetako kide dira, eta euren lanaren aurpegi ezberdinak erakutsiko dituzte.
Gerra. Balkanetako Gerraren bukaera aldera kokatuta, indarkeria honek orokorrean herritarren artean eta, zehazki, haurrengan dituen ondorioak deskribatzen dira, bai eta egoera hauetan egunerokotasuna gidatzen dituzten arauak ere.
Pazientzia. Protagonistek oztopoak topatzen dituzte uneoro, printzipioz errazak liratekeen zereginen aurrean.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Laguntza humanitarioari buruz: ze funtzio betetzen du laguntza humanitarioak gatazka egoeretan? Beharrezkoak direla uste duzu? Nork eskaini behar du?
· Gerrari buruz: ezagutzen duzu Balkanetako Gerra? Eta NBE eta bere Kasko Urdinak? ¿Nola imajinatzen duzu gerra 10 urteko ume baten tokian jarriz? Eta NBEko agintari baten tokian jarrita?
· Pazientziari buruz: zer esan nahi du pazientzia edukitzeak? Nola gainditzen dituzu oztopoak zure egunerokotasunean?

…pelikula ikusi ondoren
· Zer interes ditu kooperanteetako bakoitzak? Zerk batzen ditu?
· Kasko Urdinen arauek, zentzurik ba al dute? Noren mesederako dira? Nola uste duzu lagundu zezaketela hobeto?
· Zer pentsatzen dute zure ustez bertako herritarrek kooperanteei eta NBEari buruz? Entzuten al diete, eta behar dutena eman?
· Nikolak baloia lortzeko eta kooperanteek soka soil bat lortzeko hainbat oztopo gainditu behar dituzte. Zergatik uste duzu ez dutela amore ematen? Zer jarrerek laguntzen diete aurrera jarraitzen?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top