Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 1993

Iraupena: 130 min.

Herrialdea: Erresuma Batua

Zuzendaritza: Richard Attenborough

Aktoreak:

Anthony Hopkins, Debra Winger, Joseph Mazzello, Edward Hardwicke, John Wood, Michel Dennison

Produkzioa: Savoy Pictures / Spelling Films / Price Entertainment

Tierras de Penumbra

Izenburu originala: Shadowlands

Sinopsia
C.S. Lewis, Oxfordeko literatura-irakasle izateaz gain, sona handiko idazlea ere bada. Ezkongabea, anaiarekin batera fraide-bizitza darama. Bizitza errealetik at, irakaskuntzak eta liburuek osatzen dute haren mundu osoa. Ingalaterran zehar bidaiatzen ari da Joy Greshman, Lewisen miresle den olerkari estatubatuarra, eta irrikitan dago hura ezagutzeko. Bat-batean Joy haren bizitzan sartuko da.

Gaiak
Dolua, maitasuna eta sufrimendua

Dolua. Pelikulak galeraren nahiz minaren lantzea bizitzako prozesuaren parte gisa deskribatzen du, eta zoriona eta sufrimendua zentzu eraikitzaileko aukera bezala barneratzeko beharra islatzen du.
Maitasuna. Sufrimeduak zipriztindutako maitasun istorio baten bidez, gizakiaren duintasuna, traszendentzia eta maitatzeko eta sufritzeko gaitasuna islatzen ditu istorioak.
Sufrimendua. Sufrimenduaren zentzua gizakiari bestearekin topaketa dakarkion zabaltze-aukera gisa erakusten du filmak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira.
Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Konfiantzari buruz: Geure bizitza inork ukitu ez gaitzan antolatzen dugu? Bitzitza kontrolatzen dugun horretara mugaturik bizi dugu ala mendera ezin dugun horri irekita, babesik gabe gelditzeko prest?
· Kontrolari buruz: Bizitza bere osotasunean kontrolatu nahi gabe bizitzeak errealitateari konfiantzaz eta itxaropentsu begiratzen laguntzen digu? Zergatik?
· Maitasunari buruz: Maitatzearen zorionak, modu batean edo bestean, minaren garraztasuna ere dastatu behar al du?

…pelikula ikusi ondoren

· Pelikularen lehenengo zatian bizitzan zehar gertatzen diren galerei aurre egiteko modu ezberdinak aurkezten dira. Zeintzuk dira?
· Zerk egiten du Lewis, besteengana zabaltzeko, bere baitatik atera dadin, eta Joyrekin topo egin dezan?
· “Utzi iezadazu euria gelditu aurretik esaten hil egingo naizela, eta baita zurekin egon nahi dudala ere, eta hori posible izango da baldin eta horri buruz orain hitz egiten badut. Egon liteke zerbait hoberik, orduko mina oraingo zorionaren parte da, hori da tratua!” erantzuten dio Joyk Jacki. Zer esan nahi du?
· Zer adierazi nahi du pelikularen tituluak? Iluntasunean ere argitasunik egon al daiteke?

Aitor Sorreluzen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top