Sinopsia
Clint Eastwood eta Morgan Freeman erretiratutako bi bidelapur dira. Azken aldiz armak hartzea erabakitzen dute beren ametsak gauzatzen lagunduko dien ordainsaria lortu ahal izateko. Richard Hurris Bob Ingelesa bezala ezagutzen duten zorigaiztoko kanpotarra da, eta diruaren truke jendea hiltzen duena. Horrek ere ordainsaria kobratu nahi du. Gene Hackman pistoladun ohi basatia da eta egun sheriffa da. Legea eta ordena betearazteko horrek ezagutzen duen modu bakarra beldurraraztea eta indar fisikoa erabiltzea da. Pertsonaia horiek guztiek bat egiten dute Mendebaldeko hiri txiki batean, zeinetan mendeku-gosea dirua bera baino indartsuagoa den.
Gaia
Justizia, indarkeria eta beldurra
Justizia. Mendekuan oinarritutako justiziak edota nola edo hala legea betearazi nahi duenak duen ibilbide laburra ageri da filmean. Bi kasu horietan pertsonaren balioak izaera absolutua izateari uzten dio.
Indarkeria. Indarkeriaren ondorioetako batek ere badu lekua pelikulan: bizitzak markatzen ditu.
Beldurra. Gatazkak eta heriotza saihesteko herritarrak isiltasun-itun baten bizi diren herri txiki batean du leku istorioak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Bidegabekeriari buruz: Zer gertatzen da bidegabekeriaren aurrean helburuak eta bitartekoak gidatzen dituen etikoa denaren ikuspegia galtzen denean? Legea edozerren truke betearazi behar da?
· Indarkeriari buruz: Zein ondorio ditu indarkeriak berau erabiltzen duenarengan?
· Iraganari buruz: Pertsona bat alda liteke? Borondate kontua al da bakarrik? Zein da iraganak duen pisua? Eta indarkeriak duena?
…pelikula ikusi ondoren
· Protagonistek beren mamuen zama daramate gainean. Zein barne-kontraesan dituzte pertsonaiek?
· Zergatik erabakitzen du Ned Loganek etxera bueltatzea? Zergatik aukeratzen du bukaeraraino segitzea?
Monica Lopez-Quintanaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu