Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2018

Iraupena: 95 min.

Herrialdea: Brasil

Zuzendaritza: Gustavo Pizzi

Aktoreak: Karine Teles, Otávio Muller, Adriana Esteves, Konstantinos Sarris, César Troncoso.

Produkzioa: Coproducción Brasil-Uruguay-Alemania; Bubbles Project, TV Zero, Mutante Cine, Pandora Film.

Siempre juntos (Benzinho)

Izenburu originala: Benzinho

Sinopsia
Irene Rio de Janeiroko etxekoandrea da. Lau seme-alaba ditu eta bere arreba eta iloba hartu ditu etxean, tratu txarren biktimak direnak. Senarrarekin batera elkarri oso lotuta dagoen klan bat osatzen dute, baina arazo askori egin behar diete aurre eguneroko bizitzan.

Gaiak
Familia, amatasuna, genero-indarkeria

Familia. Istorioa Brasilgo familia apal eta xume bati buruzkoa da. Familia honek aurrera jarraitzen du, zailtasunak zailtasun, Irene amari esker kohesionatuta, ahal den neurrian.
Amatasuna. Pertsonaia nagusia Irene familiaren matriarka da, maite dituenengatik dena ematen duen emakume borrokalaria. Ikasi, lan egin, klana sostengatu eta senarrari babes emozionala ematen dio. Erresistentziaren adibide bat da, emakume indartsu bat, nahiz eta bere eguneroko bizimoduan zapalduta egon.
Genero indarkeria. Filmak modu sotilean erakusten du genero-indarkeriaren gaia Sonia, Ireneren arrebaren esperientziaren bidez. Gizarte brasildarraren arazo sozial eta ekonomikoen baitan ere matxismoa eta genero indarkeria nabarmentzen dira.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.

…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.

…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.

…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik

· Familiari buruz: Idatzi zure iritzia aipu honi buruz: “Nik badakit zergatik sortu diren familiak akatsekin. Gizatiartu egiten zaituzte. Zeure burua noizean behin ahazteko eginak daude, bizitzaren oreka ederra ez suntsitzeko” (Anaïs Nin)
. Amatasunari buruz: Zeri egin behar diote aurre emakumeek gaur egun ama izan edo ez izateko erabakian? Zer da amatasun perfektua? Zer espektatiba sozial daude amatasunaren inguruan? Zer da habia hutsaren sindromea?
. Genero-indarkeriari buruz: zer da genero-indarkeria? Nola antzematen dira seinaleak eta sintomak? Zer ondorio ditu? Jar dezakezu sexu-indarkeria, kontrol-indarkeria eta hitzezko indarkeriaren adibiderik?

…pelikula ikusi ondoren
· Zer paper du familiak film honetan? Zer eginkizun du agertzen diren zailtasunen aurrean? Zer uste duzu dela familia honetako onena eta txarrena? Zer rol du aitak, Klaus-ek, familia-gunean?
· Zer gertatzen zaio Ireneri seme zaharrenari Alemaniako eskubaloi-talde batek kontratatu duela jakiten duenean? Zergatik eraman behar du Irenek etxearen zama guztia?
· Zer jarrera ditu Alanek, Soniaren senarrak? Antzematen duzu bere emaztearengan eragiten duen indarkeriarik? Nola sentitzen da pertsonaia bakoitza egoera honen aurrean? Zure ustez, badago bikotekideak edo bikotekide ohiak tratu txarrak jasateko arrisku handiagoa duen emakume-talderik?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top