Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2020

Iraupena: 118 min.

Herrialdea: AEB.

Zuzendaritza: Greg Barker.

Aktoreak: Wagner Moura, Ana de Armas, Brian F. O´Byrne, Garret Dillahunt, Clemens Schick, Will Dalton, Jason Anthony.

Produkzioa: Wagner Moura

Sergio

Izenburu originala: Sergio

Sinopsia
2003an, Nazio Batuen Irakerako Ordezkari Berezia bonbardaketa baten biktima izan da: lan egiten duen hotelaren sotoan harrapatuta geratu da, eta atentatu terroristaren ondorioz hil egiten da. Hiru urte lehenago, Sergiok harremana hasi du Carolina lankidearekin. Carolinaren aholkuaren aurka, Sergiok Bagdadera joatea erabaki du, inbasioaren ondoren, irakiarrei independentzia lortzen laguntzeko eta tropa estatubatuarrak erretiratu daitezen negoziatzeko. Ez dator bat Estatu Batuetako diplomaziarekin, eta okupazioaren aurka dago.

Gaiak
Gatazka armatuak, diplomazia, gatazka pertsonalak

Gatazka armatuak.
Filmak XX. mendeko gatazka armatuak ditu ardatz, NBEren esku-hartzea izan zutenak.
Diplomazia. Nazioarteko diplomaziaren lana kontatzen du filmak, Sergioren bidez: zer den diplomatikoa izatea, zer metodo eta estrategia erabiltzen dituzten, zer zailtasun gainditu behar dituzten.
Gatazka pertsonalak. Sergioren kostu pertsonala erakusten du filmak: familiarekiko desafekzioa, batez ere seme-alabekiko, eta lankide batekin maitasun-harremana.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik

· Gatazka armatuei buruz. Gatazkak konpontzeko, beharrezkoa da bideratzaileen parte-hartzea? Hirugarren herrialdeek gerretan, gatazka armatuetan parte hartzeak bakea errazten du? Zer funtzio dute kasko urdinek?
· Diplomaziari buruz. Zer lan egiten ditu nazioarteko diplomazialari batek?
· Gatazka pertsonalei buruz: gizarte-arrazoi batengatik bizimodu erosoari uko egiteak kosturik badu? Kontraesan pertsonalek hazten laguntzen digute? Etikak gatazka pertsonalak eragiten ditu?

…pelikula ikusi ondoren

· Nor zen Sergio Vieira de Mello? Boteretsuei laguntzen zien? Zein da haren bertute nagusia? Zer harreman du Sergiok familiarekin?
· “Nire ametsa hodei bihurtzea da”. Zer iradokitzen du Timorreko zaharrak esaldi horrekin?
· Irakeko Husseinen erorketak eraman al zuen herrialdea egoera normalizatu batera? Zer bilatzen zuen AEBk Irakeko esku-hartzearekin? Zergatik dago NBEko ordezkaria AEBetako militarren presentziaren aurka?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top