Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2012

Iraupena: 101 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Rich Moore

Aktoreak:

Animación

Produkzioa: Walt Disney Animation Studios

¡Rompe Ralph!

Izenburu originala: Wreck-It Ralph

Sinopsia
Zenbait hamarkadetan, Repara-Félix Jr. bere bideo-jokoaren mutil onaren itzalpean bizi izan da Ralph. Istorioaren mutil txarra izateaz nekatuta gaia bere esku handietan hartzea erabakitzen du eta bidai bat egiten hasten da bideo-jokoen belaunaldietan zehar bera ere heroi bat izan daitekeela erakutsi nahiean munduari.

Gaiak
Esker ona, konfiantza, adiskidetasuna

Esker ona. Batzuetan muturreko egoera batek gogoeta egitera eta geure bizitza opari gisa onartzera garamatza, etengabeko kexa izan beharrean. Pelikulako protagonistak ez du bere “zeregina” onartzen bere egitekoa besteentzat zinez garrantzitsua dela jabetzen ez den arte.
Konfiantza. Pertsonaiak bidai handi bat egiten du bere buruarengan eta besteengan konfiantza berreskuratuz.
Adiskidetasuna. Abentura honen bidez, Ralph eta besteak adiskidetasunaren balioaz eta batzuk besteengandik duten beharraz jabetzen dira.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Esker onari buruz: Ba al dakigu esker ona adierazten? Garena eta daukaguna eskertzen al dugu? Asko kexatzen al gara? Zertaz? Zer da errazagoa kexatzea edo eskertzea?
· Konfiantzari buruz: Zertan oinarritzen da konfiantza? Garrantzitsua al da konfiantza izatea? Zertan edo norengan dugu konfiantza? Konfiantzarik eduki gabe bizi al daiteke?
· Adiskidetasunari buruz: Zer baloratzen dugu lagunengan? Pertsonak etiketatzen al ditugu? Etiketatuak sentitzen al gara? Jokatzerako orduan baldintzatzen al gaitu besteek nola ikusten gaituzten?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola definituko zenuke Ralph gogoko izango bazenu? Eta gogoko izango ez bazenu? Guztiek pentsatzen dute Ralph gaiztoa dela eta, hala ere, berak ona izan nahi du. Nola ikusten du bere burua? Jendeak pentsatzen duena eraginik ba al du beregan? Nola?
· Zergatik ez da fidatzen jendea Ralph-ez? Aurreiritziak al ditu? Zergatik fidatzen da amaieran? Zer da aldatu dena?

Elena Arambarriren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top