Sinopsia
George Baileyk bizitza guztia familiaren eta bera bizi den herri txikiko auzokideen ongizatearen alde eman du, behin eta berriz bere ametsei uko eginez; baina handiki milioiduna den Potter jaunaren ezinbesteko handinahiak bere buruaz beste egiteko zorian egotera bultzatuko du. bere guardako aingeruak etsipenetik atera nahi du bera gabe familiaz, lagunetaz eta herriataz zer izango zatekeen ikusaraziz.
Gaia
Uko egitea eta zentzua
Uko egitea. Erantzunkizun ariketa dela medio priektuak alde batera uzten dituen uko egiteen andanaren istorioa kontatzen du pelikulak.
Zentzua. Bizitako uko egiteen berrirakurketa behartzen duen krisia deskribatzen du pelikulak. Berrirakurketa honek krisiak zentzu berriez jazten ditu, eta askatasunetik onartzen laguntzen.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Espektatibei buruz: Geure buru nola ikusten dugu urte batzuk barru? Zer espero dugu bizitzaz?
· Sakrifizioari buruz: Bizitzan zer sakrifikatzeko gaude prest?
· Erantzunkizunari buruz: Zein harreman dute erantzunkizunak eta askatasunak?
…pelikula ikusi ondoren
· Zer espero du Georgek bere bizitzaz? Georgek zergatik ezin ditu bere ametsak burutu?
· Zergatik nahi du Georgek bere buruaz beste egin eta zerk aldaerazten du iritziz?
· Posible al da oztopoak eta uko egiteak aukera bilakatzea?
Mónica López-Quintanaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu