Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2011

Iraupena: 94 min.

Herrialdea: Kanada

Zuzendaritza: Philippe Falardeau

Aktoreak: Mohamed Fellag, Sophie Nélisse, Émilien Néron, Marie-Éve Beauregard, Vincent Millard, Seddik Benslimane, Louis-David Leblanc, Danielle Proulx, Brigitte Poupart, Jules Philip, Louis Champagne, Daniel Gadouas, Francine Ruel, Sophie Sanscartier

Produkzioa: micro_scope

Profesor Lazhar

Izenburu originala: Monsieur Lazhar

Sinopsia
Bachir Lazhar-ek 55 urte ditu eta argeliarra da. Lehen hezkuntzako andereño bat zirkunstantzia tragikoetan hil da Montrealgo eskola batean eta ordezko gisa kontratatu dute. Lazhar maisuaren karisma eta irakasteko modu arras bereziak oinarrizkoak izango dira ikasturtea aurrera ateratzeko eta bere ikasle gazteen bizitza aldatzeko.

Gaiak
Dolua, hezkuntza eta immigrazioa

Dolua. Galera gai errepikaria da pelikulan. Hainbat pertsonaiek lagun maite baten heriotza bortitzaren aurrean bizi duten prozesua aurkezten du.
Hezkuntza. Filmak mendebalean indarrean dagoen hezkuntza sistemaren konplexutasunari buruzko hausnarketa eskaintzen digu eta kontraesanez beteriko gizarte baten ispulu dela ikusarazten. Era berean maisu-maistra profesioari eta hezitzaile gisa egiten duten lanari omenaldia da.
Immigrazioa. Filmak errefuxiatu politiko batek harrera herrialdean duen integrazio prozesua islatzen du.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Heriotzari eta doluari buruz: Posible al da lagun maite baten heriotza tragikoa gainditzea? Nola? Zer da dolua?
· Hezkuntzari buruz: Zein da eskolaren eginkizuna? Ezagutza transmititzea bakarrik? Ba al dago desberdintasunik erakustearen eta hezitzearen artean? Zein?
· Immigrazioari buruz: Nola hartzen dugu gure herrialdera datorren atzerritarra, lagun gisa edo etsai gisa? Zeren arabera? Zer da errefuxiatu politiko bat?

…pelikula ikusi ondoren

· Nola erreakzionatzen dute haurrek Martine Lachance-k bere buruaz beste egin ondoren? Nola sentitzen da Alice? Eta Simon? Nola egiten dio aurre ezbeharrari Vaillancourt andreak, eskolako zuzendariak? Eta Lazhar maisuak?
· Ze sekretu gordetzen du Bachir Lazhar-ek? Zergatik? Zein da bere istorioa?
· Nola irakasten zuen Martine andereñoak? eta Lazhar maisuak? Zerk bereizten ditu? Eta zertan dute antza?

Maite Aseginolazaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top