Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2014

Iraupena: 119 min.

Herrialdea: Erresuma Batua, Frantzia

Zuzendaritza: Matthew Warchus

Aktoreak: Ben Schnetzer, Monica Dolan, George MacKay, Bill Nighy, Andrew Scott, Imelda Staunton, Dominic West, Paddy Considine, Joseph Gilgun, Sophie Evans, Jessie Cave, Freddie Fox.

Produkzioa: Calamity Films

Pride

Izenburu originala: Pride

Sinopsia

1984ko uda. Margaret Thatcherrek gobernatzen du eta Mehatzarien Sindikatu Nazionalak (NUM) greba deitu du. Londonen LGTBI+ harrotasun manifestazioan lesbiana eta gay talde bat dirua biltzen dabil mehatzarien familiei laguntzeko. Baina arazo txiki bat dago: sindikatuak ez du dirua onartzen. Ekintzaileek ez dute animorik galtzen. Sindikatuari jaramonik egin gabe zuzenean mehatzariengana zuzentzea erabakitzen dute. Galeseko herritxo bat aukeratu eta furgonetan iritsiko dira bertara. Horrela hasten da ezohiko  istorio hau, non guztiz desberdinak diren bi komunitatek bat egingo dute auzi komun batengatik. Benetako gertakizunetan oinarritua.

Gaiak                      
Aniztasun afektibo-sexuala, elkartasuna, gatazka soziala

Aniztasun afektibo-sexuala. Aniztasuna errespetatzearen eta genero identitate desberdinen onarpenaren balioa erakusten du pelikulak. Homofobiari aurre egiteko estrategiak aurkezten ditu. Gaztaroan afektibitatea zein sexualitatea eta nerabezaroan norbere burua onartzeko familiaren eta inguruaren babesa izatearen garrantzia ere isladatzen ditu.

Elkartasuna. Besteen sufrimenduaren aurrean harturiko kompromisoaren eta injustizia sozialeko egoeren aurrean jarrera hartzearen isla da filma. Auzi desberdinen eta oso bestelakoak diren elkarteen senidetzearen garrantzia ere nabarmentzen du.

Gatazka soziala. Pelikulak talde lana bezalako borroka sozialerako estrategiak (batasunari darraio indarra) eta elkarlanerako oinarri gisa elkarrizketa pertsonalaren zein sozialaren garrantzia azaltzen ditu.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

 

  • Aniztasun afektibo-sexualari buruz: Ezagutzen al dituzu LGTBI+ harrotasun ibilketak? Zer dira? Zertarako egiten dira? Zer iradokitzen dizu “harrotasun” hitzak? Zer esan ahi du zuretzat norbere burua aitortzeak eta harrotasunez onartzeak? Zer da homofobia?
  • Elkartasunari buruz: LGTBI+ harrotasun ospakizunetara pertsona heterosexualak ere joatea garrantzitsua dela uste duzu? Zergatik? Zer da zuretzat gizarte konpromisoa? Eta elkartasuna?
  • Gatazka sozialari buruz: Posible al da gizarte talde oso desberdinen arteko elkarrizketa? Ze ondorio izan ditzake? Onuragarria edo kaltegarria da?

…pelikularen ondoren

  • Ze bilakaera izan du Joek filmean zehar hori gerta dadin? Erraza izan al da? 
  • “Ez dut inoiz ulertu zertarako balio duen gayen eskubideak babesteak baina ez gainontzekoenak” (Mark); “Eskerrik asko, eman diguzuena dirua baino gehiago delako, adiskidetasuna da.” (Gai). Ze hitz datozkizu burura filmeko eszena hauetaz gogoratzean?
  • Filma bi abesti entzutetsurekin hasten eta bukatzen da, “Solidarity forever” eta “There is power in a union”. Zeri buruzkoak dira? Elkartasun, borroka eta batasun balore hauek argi irudikatzen dituzten ze eszena gogoratzen dituzue?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top