Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2009

Iraupena: 105 min.

Herrialdea: AEB

Zuzendaritza: Lee Daniels

Aktoreak: Gabourey Sidibe, Mo´Nique, Paula Patton, Mariah Carey, Sherri Shepherd, Lenny Kravitz

Produkzioa: Lee Daniels Entertainment / Smokewood Entertainment Group

Precious

Izenburu originala: Precious: Based on the Novel Push by Sapphire

Sinopsia
Precious Jones-ek hamasei urte ditu, beltza eta ia analfabetoa da eta bere bigarren umea espero du. Harlem-en bizi da bere amarekin, emakume gizena eta bihozgabea, etengabe telebista ikusten duena, Precious-ek prestatzen dion janaria irensten duena eta abusu iraingarrienak jasanarazten dizkiona. Bere haurdunaldia dela eta eskola uztera behartua, Precious-ek kasu berezientzako institutu batean jarraituko du bere heziketa. Han Rain irakaslea ezagutuko du, maistra gazte, borrokalari eta erradikala. Precious-ek behingoan bere ahotsa eta duintasuna berreskuratzeko aukera izango du.

Gaiak
Giza duintasuna, norbere burua gainditzea, maitasuna

Giza duintasuna. Adingabe batek jasaten duen tratu txar emozionala eta fisikoa eta hauei aurre egiteko duen bakardadea erakusten dizkigu pelikulak.
Norbere burua gainditzea. Zailtasunei aurre egiteko pertsonen irmotasunaren eta ekitearen balioa azaltzen du pelikulak.
Maitasuna. Pertsonaren garapenerako maitasunaren garrantzia eta maitatuak sentitzeko oinarrizko beharra erakusten ditu pelikulak.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Giza duintasunari buruz: Zer da giza duintasuna? Zer sentitzen du bere gurasoek tratu txarra ematen dioten adingabeak?
· Norbere burua gainditzeari buruz: Nola ekiten diegu arazoei eta zailtasunei? Nola gainditzen ditugu?
· Maitasunari buruz: Zer da maitasuna? Zer esan nahi du maitatua izateak eta maitatua sentitzeak?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer esan nahi dute honako hitzek: «Batzutan hilda egotea gustatuko litzaidake, hobeto egongo nintzatekelakoan nago eta gora begiratzen dut zain…» Nola lotuko zenituzke hitz horiek hurrengo eszenarekin; telebista hegan, Precious semearekin bere amaren etxetik eskileretan behera korrika irtetzen denean. Zer aldatu da?
· Nola bilakatzen dira Precious-en mina eta ezintasuna norbere burua gainditzeko borroka? Non topatzen du motibazioa amore eman gabe bere aukeretan sinesteko?
· Harrera etxeari dagokionez, Precious-ek zera dio: «Nahiago nuke hemen hasi izan banintz», baina amarekin hitz egitea onartzen du harremanetan jartzeko aukerari buruz aritzeko. Nolakoa da amaren eta alabaren arteko harremana? Nola bizi du bakoitzak?

Aintzane Ziarretaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top