Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2021

Iraupena: 138 min.

Herrialdea: EEBB

Zuzendaritza: Adam McKay

Aktoreak: Leonardo DiCaprio, Jennifer Lawrence, Rob Morgan, Jonah Hill, Mark Rylance, Tyler Perry, Timothée Chalamet, Ron Perlman, Ariana Grande, Scott Mescudi, Himesh Patel, Melanie Lynskey, Cate Blanchett, Meryl Streep

Produkzioa: Hyperobject Industries, Bluegrass Films.

No mires arriba (Don’t look up)

Izenburu originala: Don’t look up

Sinopsia

Kate Asky (Jennifer Lawrence), Astronomiako graduatu ondoko ikaslea, eta haren irakaslea, Randall Mindy doktorea (Leonardo DiCaprio), harrigarria bezain beldurgarria den aurkikuntza bat egin dute: kometa handi batek Lurrarekin zuzeneko talka egingo du. Dena dela, inori ez zaio axola. Sei hilabete besterik ez dira geratzen kometaren eragina aztertzeko, baina albisteen fluxua kudeatzea eta sare sozialekin obsesionatuta dagoen gizartean arreta bereganatzea ez da batere erraza. 

Gaiak: kontzientzia, hierarkia, sare sozialak eta hedabideak.

Kontzientzia. Gaur egungo gizartearen islada da filma eta kritika sakon bat egiten du haien errotuta dauden indibidualismoari eta pasibotasunari. Izan ere, biztanleriaren kontzientzia eta ardura eza salatzen du filmak. Hondamendi handi bat etorri arren, gehiengoak uko egiten diote. 

Hierarkia. Behin eta berriro goi-karguekin hitz egin arren, amore ematen dute protagonistek, korrupzioa, interesak eta manipulazioak indar handiko oztopoak baitira. Izan ere, nagusienen lana txalotzen da soilik eta oso argi ikus dezakegu nortzuk diren benetako liderrak. 

Sare sozialak eta hedabidea. sare sozialak eta hedabideen bitartez egin daiteken manipulazioa ikustarazten du filmak. Izan ere, adierazteko askatasun-gune hauek gizartean zer nolako eraginak agertzen dira, gaur egun iritzi publikoa hor agertzen baita. 

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.
…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.
…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

… pelikularen aurretik

  • Kontzientziari buruz: zer da kontzientzia? Garrantzitsua da? Zertan oinarritzen da? 
  • Hierarkiari buruz: zer da hierarkia? Norreri egiten die mesede eta norreri kalte? Bada hierarkiarik gabeko gizartea?
  • Sare sozialak eta hedabideei buruz:  zertarako balio dute komunikazio-iturri hauek? Zergatik dira hain boteretsuak sare sozialak? Zeintzuk dira alde positiboak eta negatiboak? Sare sozialak eta hedabideak neutroak dira? Zergatik?

… pelikularen ondoren 

  • Zer datorkizu burura esaldi hau entzuterakoan?:  “¿Cómo va a ser delito contarle a la gente la verdad?” Noizbehinka “es de otra generación” esaldia entzuten da. Zer justifikatu nahi da esaldi horrekin? Gaur egun ohikoa da hori entzutea?
  • Lehendakariaren polemikarik ez balego, kometa geldiarazteko esku hartuko zuten? Lehenego suziri-espaziala bidaltzerakoan, hitz egiteko aukera Randalleri ematen diote. Zergatik baztertzen dute Kate haren aurkikuntza izanik? Desberdintasunik aurki dezakegu filmeko beste pasarteren batean? BASH enpresako jabeak hasierako misioa geldiarazten du. Zergatik? Zertarako? Etikoa da? 
  • Zergatik ez diete hasieratik sinisten eta istorioan zehar bai? Ze faktorek eragin dute? Filmean sare sozialetan hainbeste biralizatzen diren erronkak agertzen dira. Gaur egun horrelakorik aurki ditzakegu? Aipatu adibideren bat.  Nola ematen da informazioaren manipulazioa, distortsioa? Noren esku dago? Zer lortu nahi da horrekin?Zergatik biralizatzen dira hain azkar gertakizun larriak? Zein da gizartearen jarrera albiste hauen aurrean? Filmean kontatutakoa gure egungo gizartean gerta daiteke? Zergatik?
Scroll to Top