Sinopsia
Benetako gertaeretan oinarritua, Israelgo zerbitzu sekretuetako (Mossad-a) agente berezi baten istorioa kontatzen du filmak. Munich-eko Joku Olinpikoetako bahituen krisiaren ondoren, zeinetan “Irail beltza” taldeak Israelgo zenbait atleta hil zituen, sekretu goreneko misioa aginduko diote: arduradunak hiltzea.
Gaiak
Mendekua, indarkeria eta familia
Mendekua. Dilema baten aurrean dugun aukera erakusten du istorioak: justizia edo mendekua.
Indarkeria. Haren kausak balio absolutua hartzen duenean gizakiak pairatzen duen indarkeriazko eta sufrimenduzko bidea deskribatzen du pelikulak.
Familia. Familiako intimitatea, hori inguratzen duten aukerak eta familiak helduaroan duen eragina islatzen du filmak.
Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.
Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik
· Familiari buruz: Nolako influentzia du familiak geure bizitzetan?
· Justiziari buruz: Non amaitzen da justizia eta non hasten da mendekua?
· Lehentasunei buruz: Zeri ematen diogu lehentasuna gatazka batean geure helburuaren balioari edota pertsonaren balioari?
…pelikula ikusi ondoren
· Avner-ek bere herrialdearen alde borroka egiteko familiarekin egoteari uko egiten dio zenbait urtez. Zerk bultzarazten du Avner-en emaztea bere bizitza bertan behera uztera eta senarrarekin joatera?
· Familiaren izenean pertsonaiek egiten dituzten sakrifizioek mesede egiten diete beren familiei?
· Istorioaren amaieran, protagonistak eta haren taldeak Israelgo estatuaren, beren familien eta beren buruen mesedetan jardun direla sentitzen dute?
Orla Hassonen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu