Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2021

Iraupena: 115 min.

Herrialdea: Espainia

Zuzendaritza: Iciar Bollaín

Aktoreak:

Blanca Portillo, Luis Tosar, Urko Olazabal, María Cerezuela, Arantxa Aranguren, Mikel Bustamante, Bruno Sevilla, Jone Laspiur, David Blanka.

Produkzioa: Kowalski Films, Feel good Media, ETB, Movistar Plus+, RTVE.

Maixabel

Izenburu originala: Maixabel

Sinopsia

Maixabel Lasak bere senarra, Juan María Jaúregui, galdu zuen 2000. urtean, ETAk hilda. Hamaika urte geroago, ohiz kanpoko eskaera bat jasotzen du: hiltzaileetako batek berarekin elkarrizketa egiteko eskatu du Arabako Nanclares de la Ocako kartzelan, zigorra betetzen dabilen tokian, talde terroristarekin izandako loturak hautsi ondoren. Zalantzak eta min izugarria izan arren, Maixabelek baiezkoa ematen du eta aurrez aurre topatuko ditu bere senarraren bizitzarekin odol hotzean amaitu zuten pertsonak.

Gaiak 

ETAren indarkeria, prozesu errestauratiboak, bigarren aukerak

ETAren indarkeria. Pelikulak euskal gatazkaren testuinguruan ETAk eragindako indarkerian oinarritzen da, kasu zehatz batean zentratuz: erakunde honek 2000an hildako Juan Maria Jauregiren kasuan eta bere alarguna, Maixabel, eta bere hiltzailea, Ibon ditu protagonista.

Prozesu errestauratiboak. Egindako kaltea arindu edo sendatzearen helburuarekin Maixabel eta Ibon-en arteko hurbilketa eta elkarrizketa prozesu baten bidea azaltzen digu pelikulak.

Bigarren aukerak. Pelikulako protagonistek gorabehera askoko barne-bidaia egiten dute, euren mundu ikuskera sakonki aldatuz eta bizitza beste era batera ulertzeko aukera emanez elkarri.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikustea eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Gutako bakoitzari esanguratsu egiten zaigun horri buruz eta gure bizitzan bertan sorrarazten dizkigun galderei buruz hausnartu. Helburua ez da betirako erantzunak aurkitzea, uzten dizkigun arrastoei erreparatzea baizik.

…kanpora begira. Taldean edota familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea da.

…ez bakarrik arrazoiarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak eta edo aurrez ditugun ideiak albo batera utzi, pelikulak kontatzen digun horren harira, sentimenduek hitz egin dezaten.

…eta denbora baten buruan, berriz ere pentsatu. Adi erreparatu egun batzuen ostean pelikulak utzitako arrastoari. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartu duen biziak sortutako inpresioa da.

Zenbait galdera…

…pelikula ikusi aurretik

· ETAren indarkeriari buruz. Zer dakizu Euskal Herriko motibazio politikoko indarkeriari buruz? Ze motatako giza eskubideen urraketak gertatu ziren? Zer izan zen ETA?
· Prozesu errestauratiboei buruz. Indarkeriaren biktimek ze behar dituzte? Indarkeria eragin dutenek nola lagundu dezakete biktimen beharretan? Barkamena beharrezkoa al da?
· Bigarren aukerei buruz. Zer esan nahi du kaltea eragin duen pertsona bati bigarren aukera bat emateak? Eta norbere buruari emateak?

…pelikula ikusi ondoren

· Zer elementuk eragiten dute Ibonen pentsaeraren aldaketa? Ze pertsona eta erakundek laguntzen dute aldaketa horretan? Alderdi kolektiboa eta pertsonalaren artean ze gatazka daude bere inguruan eta bere baitan?
· Zeren beldur da Maixabel topaketa errestauratiboetan parte hartzeko? Zeren beldur dira presoak? Maixabelek eta Ibonek elkartzea erabakitzeko ze arrazoi nagusi dituzte? Ze ondorio ditu erabaki honek bakoitzarentzat?
· Azalpenen beharra, damua edo barkamena bezalako helburuak azaltzen dira topaketa errestauratiboen inguruan. Maixabelek lortzen al du horietako zerbait? Nola laguntzen dio? Eta bere ingurukoei? Gizarteari?

Deskargatu gida didaktikoa

Scroll to Top