Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2004

Iraupena: 105 min.

Herrialdea: Italia

Zuzendaritza: Gianni Amelio

Aktoreak:

Kim Rossi Stuart, Charlotte Rampling, Andrea Rossi, Pierfranesco Favino

Produkzioa: Pola Pandore Produktion / Achab Film / Rai Cinema / Arena Films / Pandora Produktion

Las llaves de casa

Izenburu originala: Le chiavi di casa

Sinopsia
Erditze traumatiko baten ondorioz, Paolok urritasun fisikoa eta mentala du. Berlingo ospitale berezi batera joan da bizitzera errehabilitazioarekin jarraitzeko. Giannik, bakarrik utzi zuen semea ezagutzeko esperantzaz, mutikoarekin egin du Berlinerako bidaia. Bertan Nicole ezagutuko du, alaba ezindua zaintzeari bizitza eman dion izaera gogorreko emakumea. Bion arteko elkarrizketen bidez, Paolo abandonatu zuelako duen erruduntasun-sentimendua gainditzen lagunduko dio Nicolek Gianniri.

Gaiak
Ahalmen-urritasuna, sufrimendua eta autonomia

Ahalmen-urritasuna. Filmak urritasunaren mundura hurbiltzen gaitu, askotan ezezaguna zaigun errealitatea erakutsiz.
Sufrimendua. Edonolako urritasunak dituzten pertsonen eta eurekin bizi direnen sufrimendua erakusten digu istorioak.
Autonomia. Filmak autonomiaren eta menpekotasunaren arteko tentsioa islatzen du; zailtasunak dituzten lagunengan nabarmenagoa den tentsioa.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak

Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:

…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Urritasunari buruz: Urritasunen bat duten lagunekin ba al dakigu nola jokatu? Euren errealitatea ezagutzen al dugu?
· Sufrimenduari buruz: Zein harreman dago maitasunaren eta sufrimenduaren artean? Ez sufritzeko, ez inplikatzea aukera daiteke?
· Autonomiari buruz: Pertsonentzat zein balio du autonomiak? Zerk muga dezake?

…pelikula ikusi ondoren

· Nicolek Gianniri honakoa esaten dio: «Harengana (Paolo) hurbiltzea erabaki baldin baduzu, sufritzeko prestatu zaitez». Zer esan nahi dio? Nola bizi dute euren seme-alaben urritasuna Ginannik eta Nicolek? Zergatik ukatzen du behin baino gehiagotan Giannik Paoloren aita dela?
· Giannik berarekin bizitzera joateko proposamena egiten dio Paolori. Zergatik egiten du negar Giannik kotxean hurrengo egunean?
· Nola bizi du Paolok bere urritasuna? Zein dohain eta ahalmen ditu Paolok? Nola bizi du bere neska-lagunari gutuna idazteko unea?

Pello Sarasuaren laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top