Gaiak
Adinak
Hizkuntza

Urtea: 2006

Iraupena: 90 min.

Zuzendaritza: Antoni P. Canet

Aktoreak:

Carmen Font, Carmen Santos, Jorge Goldenberg, Francesc Hernández, Xavi García-Raffi, María Tomás, Antoni P. Canet (Idea: Carlos Cristos)

Produkzioa: Gorgos Films

Las alas de la vida

Izenburu originala: Las alas de la vida

Carlos Cristos medikuak 47 urte ditu, eta gaixotasun terminala du. Zine-zuzendaria den lagun bati proposamena egin dio: gelditzen zaion bizitza-garaian eta badatorkion heriotza-unean duintasunagatiko borrokan filmatu dezala; eta, dramatismorik gabe, eta «ahal bada irribarre batez», elkarrekin egin dezatela bizitzaren eta heriotzaren arteko bide konplexua.

Gaiak
Heriotza, bizitza eta gaixotasuna

Heriotza. Dokumentalak heriotzaren inguruan gogoeta naturaltasunez egiten du; nahiz eta gizaki guztiok hartzen gaituen, normalean lantzen ez den errealitate horri buruz.
Bizitza. Heriotzari aurrez aurre begiratzeak bizitzaren ikuspegi desberdina dakar. Begirada funtsezkoa den horretara mugatzen da, eta horrek bizitza opari bakarra eta errepikaezina bezala aitortzea ahalbidetzen du.
Gaixotasuna. Pelikulak gaitasunak urritzen dituen gaixotasun terminal baten eguneroko errealitatea erakusten du. Baita horri aurre egiteko indarra eta irmotasuna, zailtasunak, poztasun txikiak eta gertatzen ari denari zentzua aurkitzeko beharra ere.

Filma ikusteko eta entzuteko iradokizunak
Pelikula bat modu askotara ikus eta entzun daiteke. Erreferentzi puntu batzuk eskaintzen ditugu. Zehazki pelikula modu honetara ikusi eta entzutea iradokitzen dizugu:
…barrura begira. Lehen pertsonan esanguratsu egiten zaigun horri buruz hausnartzea, eta gure bizitzan bertan sortarazten dizkigun galderei buruz. Helburua ez da betirako erantzunak bilatzea, sortarazten dizkigun erresonantziei so egitea baizik.
…kanpora begira. Taldean edo eta familian elkarrizketa sustatu. Kontua ez da ondorioetara iristea. Hauteman eta sentitu duguna konpartitzea, eta besteen hautemate ezberdina entzuten eta ulertzen saiatzea.
…ez bakarrik buruarekin, baita bihotzarekin ere. Une batez aurreiritzi ideologikoak edo aurrez ditugun ideiak albo batera uztea, pelikulak kontatzen digun harira, sentimenduek hitz egin dezaten.
eta denbora baten buruan, berriz pentsatzea… Egun batzuetara pelikulak uzten digun arrastoari adi egon. Arrasto hori ikusi dugunari buruzko hausnarketak eta istorioak gugan hartzen duen protagonismoak bat egitearen ondorioa da.

Zenbait galdera…
…pelikula ikusi aurretik

· Heriotzari buruz: Pentsatzen al dugu inoiz heriotzean? Eta geure heriotzean? Bizitzarekin pozik egoteak laguntzen al du heriotzari aurre egiten?
· Bizitzari buruz: Dugun bizitza baloratzen al dugu? Zein da geure istorioaren zentzua?
· Gaixotasunari buruz: Nola egiten diogu aurre sufrimenduari? Zerk egiten du sufrimendua bizi eta gainditu dezagun?

…pelikula ikusi ondoren
· Nazien kontzentrazio-esparruko bizitza joku izatera murriztean, Guidok ihes egiten dio modu inuzentean eta friboloan errealitateari?
· Nola egiten dio aurre Guidok sufrimenduari? Nola jasaten du mina Dorak? Zerikusia al du pazientziarekin?
· Zer egiten du posible gizakia muturreko zailtasuneko egoeretan bizi dadin, eta biziraun dezan?

Begoña Gómezen laguntzarekin.
Gida didaktikoa deskargatu

Scroll to Top